UR IZOZTUAK BUSTIKO DU SURFER RULEN ZENBAKI BERRIA
Surfer Rulek ezagutzera eman digu ale berriaren edukia. Neguak ez du hain gogorra emango, aldizkariaren olatu ederrak ikusten ditugunean. Izan ere, Kantabrian egindako erreportai zabalarekin beteko dituzte lehenengo orriak. Hortik, olatu izoztuetara egingo dugu salto. Feroe irlak bisitatu baitituzte izen handiko 4 surflariek. Isla Panchan izan dute bere surf sesio onena, Amatriain eta Agote bikotea. Hauen atzetik jarraiko du hildo berberean Axier Muniain, zeinek, ikuskizun ederra eskeini zigun orain dela gutxi Belharrako olatu bikainean. Morokori buruz mintzatuko dira eta 2008.urteari errepaso potoloa egingo diote.