ASKO IZAN ZIREN HONDARTZA GARBIKETAREKIN BAT EGIN ZUTEN SURF TALDEAK
Asko izan ziren pasadan asteburuan hondartzen garbiketa ekitaldiarekin bat egin zuten surf taldeak; baita pertsona anonimoak eta hedabideak ere. Europako Surfrider Foundation elkarteak Europa osoan aldi berean antolatutako sensibilizazio ekitaldia izan zen hau. Partehartu zuten euskal taldeen artean, azpimarratzekoa izan zen Orio eta Zarauzko surf taldeen lana. Zabor poltsa anitz jaso zituzten euskalsurfeko argazki bilduman ikus daitekeen bezala. Giro ederra izan zuten eta orohar jardunaldi arrakastatsua izan zen taldeen esanetan. Partehartu zuten pertsona guztien lana txalotzea eta eskertzea tokatzen da orain. Hauei esker, oraindik eta gustorago joango gara hondartzara. Ea, halako ekintzekin, ingurugiroa zaintzearen garrantziaz ohartzen garen.