noticiasEHSF.rss http://twitter.com/EHSF_Surf http://www.facebook.com/pages/Euskal-Herriko-Surf-Federazioa/218028234949669
 

BERRIAK

"HEZIKETA SURFEAN" IKASTAROA ARRAKASTATSUA IZAN ZEN

30/03/2009
EHSFk aurtengo sasoialdirako prestatutako egitasmo ederra da klinik izenpean ezagutzera eman diren ikastaro berezi hauek: surf talde, federatu eta lehiakideei zuzenduta. Asteburu honetan surf taldeei zuzendutako lehen ikastaroa eraman da aurrera. Honetan partehartu dute hurrengo taldeek: BST-Bakio Surf Taldea: 4 teknikari, Indima Club (Hondarribikoa): 3 teknikari, GAZTETAPE Surf Taldea, Getariakoa: teknikari bat, ERAUNTSI Surf Taldea-La Arenakoa: teknikari bat, PUKAS: teknikari 1 eta Zarauzko Surf Taldea: teknikari bat.

Eskeinitako programa zabala izan zen eta guztion gustokoa.
Larunbatean, "Heziketa surfean" jorratu zuten goizez; arratsaldean, Teknika eta Didaktika, bai hastapenean nola perfekzionamenduan.

Igandean, Lesioei buruz mintzatu ziren, hala nola surfaren historiaz eta materialetaz. Bitartean, arratsaldean, meteorologiari buruz ikasi zuten.

Sesio teorikoetaz osotu zen ikastaroa eta modulo bakoitzeko beharrezko materiala banatu zen ikasleen artean.

Taldeek, harrera bikaina egin zioten egitasmoari eta aurrera egiteko irrikitan daude. Orain, talde bakoitzak duen beharra eta azpiegitura aztertu behar da, EHSFrekin koordinatu eta denok batera, taldeen programak bultzatu, herri eta eskolekiko harremana sendotu, eta surflari gazteak hezitzea da helburu nagusia.

Partehartzaile gehiago espero dira datozen ikastaroetan. Hauen berri jaso dezakezu webguneko egutegian. Informa zaitez eta bat egin ezazu gurekin.
> Berriak
>>> Berriaren Zehaztasunak

2010 © EHSF | Argitaratua Irontec

Pribatasunezko Politika | Erabilpeneko Zehaztapen eta Baldintzak