noticiasEHSF.rss http://twitter.com/EHSF_Surf http://www.facebook.com/pages/Euskal-Herriko-Surf-Federazioa/218028234949669
 

BERRIAK

ORIO SURF TALDEAK URTEROKO GARBIKETA LANA ERAMANGO DU AURRERA

16/03/2009
Urtero bezala aurten ere Orioko Surf Taldeak, HONDARTZA GARBIKETA antolatu du SURFRIDER taldearekin batera. Asteburu honetan izango da, Larunbatean, Martxoak 21, goizeko 11:00-tan.
Primerako giroa espero da, eta animatzen diren guztientzat, hamaiketako eder bat egongo da.
Surfrider talde ekologistak, EHSFko surf talde guztiekin, urtero antolatzen du garbiketa hau. Europa mailan eginiko deialdia da eta Frantzian adibidez indar handia du. Hondartza, laku eta ibaiak garbitzeko deialdia izan ohi da.
Euskal Herrian pixkanaka indar handia hartzen doa ekimen hau. Orio Surf Taldeko kideen esanetan, garrantzitsua da egun horretan egiten den garbiketa lana baina are eta garrantzitsuagoa da ekimen honekin lortzen den sentsibilizazioa.
Europa osoan eta egun berean, haibat milaka pertsona hondartzak garbitzeko elkartuta, indar mediatiko bat lortu nahi da. Jendeak konturatu behar du ingurugiroa zaindu beharreko altxorra dugula. Guztiok ditugu gustoko argazkietako hondartza garbi eta paradisukoak, guztiok amorratzen gaitu hondartza zikin batean egoteak, eta guztion esku dago geure hondartza, laku eta ibaiak zaintzea.
> Berriak
>>> Berriaren Zehaztasunak

2010 © EHSF | Argitaratua Irontec

Pribatasunezko Politika | Erabilpeneko Zehaztapen eta Baldintzak