DAVID PEREZ IZENDATU DA GAUR 2008KO EL DIARIO VASCO EUSKAL BODYBOARD ZIRKUITUKO TXAPELDUNA
Atzo amaitu zen ihaz, El Diario Vasco Euskal Bodyboard zirkuituko azken probarako ezarritako itxarote epea. Zentraleko olatua, aukera paregabea eman zigun Expression Sesion ikusgarria aurrera eramateko baina ez ordea, zirkuituko finala ospatzeko. Hau dela eta, orain arte rankineko buru izan dena, zirkuituko garaile handia izendatu berri dugu, David Perez sopeloztarra alegia; bere garaian mundu txapelduna izandako bera. Open A maila gorenean lortu du berriro ere, txapela.
Merezi duen bezala izango da publikoki saritua datorren hilabetean, aurtengo zirkuituko lehenengo proban. Hau, datorren maiatzaren 30-31n ospatuko da Sopelanan eta bera izango dugu protagonista nagusia. David, gaur bertan hartu du Portugalerako bidea; bere lorpenak Europa osotik zabaltzea espero dugu. Zorionak eta zorte on!