noticiasEHSF.rss http://twitter.com/EHSF_Surf http://www.facebook.com/pages/Euskal-Herriko-Surf-Federazioa/218028234949669
 

BERRIAK

MARE URDINA ZERBITZURAKO ARDURADUNA BILATZEN DA

18/04/2009
BAZKIDE ANITZEKO MUGAZBESTALDEKO EGITASMOA

Zer da Mare urdina egitasmoa?
Europar Batasunak bultzaturiko hego eta ipar Euskal Herriaren arteko elkarlanaren aldeko egitasmo dei bati esker, Surfrider Foundation mugaz bi aldeko euskal lurraldeko egitasmo baten eramailea da: Mare Urdina alegia. Egitasmo honetan lau bazkidek partehartzen dute: Surfrider Foundation Europa, Pirineo-Atlantikoko kontseilu orokorra, Euskosare eta Euskal Herriko Surf Federazioa ( EHSF). Mare Urdina egitasmoa, Bilbao eta Hossegor arteko eremuan kokatzen da. Bere helburu nagusia, lau bazkideen batuketari esker, proposaturiko ekintza hauetan jarduntzea da: ingurumenaren babesa, ingurumen arloko hezkuntza eta sentsibilizazioa, tokikoen laguntzarekin ondare naturalaren balorazioa.

Zer da Surfrider Foundation Europa?
Surfrider Foundation Europa itsasbazterren babesaren alde ekintzak antolatzen dituen elkarte bat da ; eta duela gutxi, ingurumen arloko hezkuntza-egitura ofizial gisa ezagutua da. Gure europar eremuan, itsasoaren, itsasbazterraren eta uhinen babesa , balorazioa eta itsasoaren garapen iraunkor baten alde lan egiten dugu. Surfrider Foundation Europa elkartea Nazioarteko Surfrider Foundation-eko kidea da, bereziki hezkuntza arloan.
Surfrider Foundation Europak, itsasoarekiko maitasuna eta itsasbazterra babesteko nahia amankomunean duten, arlo ezberdinetako pertsonak elkartzen ditu. Era berean, elkarteak, ingurumenaren babesa eta balorizazioaren aldeko ekintzak antolatzen ditu, bai gazteentzat, nola publiko orokorrari zuzenduta (programak ikusi : HYPERLINK "http://www.surfrider.eu" www.surfrider.eu).
Surfrider Foundation Europa, Biarritzen dago kokatuta eta Mare Urdina egitasmoaren ekintzak kudeatzeko, egitasmo honetan dauden arduraduak laguntzeko eta bazkideen arteko harremana bultzatzeko asmoz, arduradun baten bila dago Surfrider-ek, honen zuzendaritzapean lan egiteko.
Bestalde, elkartearen estrategi orokorraren eraikuntzan eta batzorde exekutiboan ere partehartuko du.

Lana
« Mare Urdina » sailaren talde ezberdinak zuzendu beharko ditu hurrengo ataletan :
Europar Batasunari aurkeztutako eta proposatuak izan diren helburuak (ingurumenaren babesa, ingurumenarekiko hezkuntza eta sentsilizazioa, ondare naturalaren balorazioa) erdietsi tokiko aktoreak inplikatuz eta komunikazio on bat hedatuz
Bazkideen arteko sinergia bultzatu

Ardurak
Lan talde baten arduraduna izanik, Mare Urdina bazkideen eta beste Surfrider elkartearen sailen laguntzarekin, hurrengokoaz aduratu beharko zara :
4 bazkideek eraikitako ekintza programaren (hezkuntza/sensibilizazioa, ingurumenaren babesa eta ondarearen balorazioa) aintzinamendua eta aplikazioa kudeatu Mare Urdina lurraldean estrategi mailako helburuak ziurtatuz.
Baliabideak/beharrak oreka kudeatu
Egitasmoaren finantza jarraipena antolatu eta programa komuntarioaren dudeatzaileari fakturak transmititu
Egitasmoak mobilizatzen dituen jende kopurua handitzea eta sentsibilizatzea
Surfrider elkartearen zuzendaritzarekin eta Mare Urdina-ko kudeatzaileekin elkartu astero antolaturiko batzorde exekutiboan

Gaitasunak
Beharrak :
Frantsesa, gaztelera eta euskararen jakintza ona
Antolatua, analisi gaitasunak, geroarekiko ahalmenak , proiektu kudeaketa eta aurrekontu jarraipena, autonomoa eta proposatzailea, harremanetarako gaitasaunak
Kulturen arteko kudeaketa
Finantza instituzionalen eta Europar finantzazio sistemaren ezagutza
Ingurumena gaiarekiko interesa
Informatika programak menperatu behar dira


Nahikeriak :
Beste elkarte eta hezkuntza sareen ezagutza
Esperientzia proiektu kudeaketan eta europar finantzia bilaketan
Beste europar hizkuntzak : ingelesa, alemaniarra, portugesa, holandarra…
Itsas kirolen praktika

Kalifikazioak
- Baxoa +4/5 Komertzio eskola / Proiektu kudeaketa/ Europar legelari
5 urte lan esperientzia, 3 urte talde kudeaketarekin
Hizkuntzak : hirueledun frantses, gaztelera eta euskara, eta beste europar hizkuntz bat hobe

Hautagaitza
18 hilabeteko kontratu mugatua baina kontratu mugagea bilakatzen ahalko dena Hossegor-Bilbao lurraldean kokatua
Ordainketa : 1600€

Hautagaitzak emailez igorri lanaren titulua emanez : CV+motibapen gutuna frantsesez eta gazteleraz helbide honetara : HYPERLINK "mailto:info-mareurdina@surfrider.eu" info-mareurdina@surfrider.eu, arduradun ordea, Cendrine Templier-i zuzenduz
> Berriak
>>> Berriaren Zehaztasunak

2010 © EHSF | Argitaratua Irontec

Pribatasunezko Politika | Erabilpeneko Zehaztapen eta Baldintzak