EMAKUMEAK SURF KIROLAK
Maiatzaren 30ean mundakako herrieldean Emakumeak Kirolean laugarren jardunaldia ospatuko da, Asfedebik eta Mundakako Udaletxeak antolatua, aurreko hiru jardunaldiak Sopelanan, Zierbenan eta Bakion ospatu ziren eta arrakasta handia izan zuen hiru herrialdeetan.
Goizeko 10:00etatik aurrera, emakumeentzako kirolak protagonizmoa hartuko du kostaldeko herrialdeko bost toki desberdinetan: Mundakako hondartzan, Atalaian, Polikiroldegian, frontoian eta Udaletxeko plazan.
Mundakako Atalaian egongo den erakustaldian ospatu diren jardunaldietatik ospe handia duen Surfeko modalitatea aurkituko dugu.
Bizkaiko Federazioak martxan jarriko du Emakumeak Kirol Eguna Surfean deiturikoa, federazioa saiatuko da Open kategorian emakumeentzako txapelketa bat aurrera eramaten. Baita Surf hastapen ikastaroak ere egongo dira interesatuta dauden emakumeentzako.
Hondartza, Bolei Hondartzako eszenatokia izango da. Txapelketa bat burutuko da kategoría desberdinetan, alevinetatik Seniorrera, kadeteraino 3x3 formatuan jokatuko da eta 2x2 formatuan jubenil eta senior kategorietan. Konpetizinoaren ordutegia 10:30etatik 13:30 izango da.
Kirolaren saleek udaletxearen inguruan beste kirol batzuk aurkitu ditzake, Herri kirolak, Esku pilota frontoian eta esgrima plazan, esgrima lehenengo aldiz egongo da jardunaldi hauetan parte hartzen. Herri kirolean konpetizio eskolarrak egongo da eta kirol honetako goi errendimenduko kirolariak ere aurkituko ditugu bertan.
Bukatzeko, polikiroldegian lehenengo aldiz parte hartzen duen eskubaloi kirola aurkituko dugu. Bizkaiko Federazioak Bizkaiko emakumezko talderik onenekin txapelketa bat antolatuko du.
Jardunaldiak, BBKren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren babesa dauka, ikusleen eta kirolarien etorpen handia espero dugu.