noticiasEHSF.rss http://twitter.com/EHSF_Surf http://www.facebook.com/pages/Euskal-Herriko-Surf-Federazioa/218028234949669
 

BERRIAK

GIPUZKOAK BADITU BODYBOARD TXAPELDUNAK

11/05/2009
Larunbatean garatu zen Gipuzkoako bodyboard txapelketa, Zurriolako hondartzan. Eguna lanoiz josita hasi zen, hegoaldeko haize leunarekin eta 2metroko olatuekin. Baldintzak beraz onak ziren, baina Zurriolako korronteek hankaz gora utzi zituzten olatuak. Eta honek, erabat konplikatu zituen lehiakideen maniobrak.
Kanporaketa guztiak garatu ziren goizean zehar, maila guztietan. Giroa ederra izan zen benetan, jende mordoa hurbildu zelarik.
Itsasgora betea izan arte, ordubeteko geldiunea egin zen eta korrontea ere behera joan ahala, finalei ekin zioten: Sub 16, Sub 18, Dropknee, eta Openeko finala garatu zirelarik.
Gazteen artean, Jon Isasti(Sub 16) eta Unai Insausti(Sub 18) zarauzarrak eraman zuten txapela; DropKnee mailan berriz, Iñigo Gainzarain donostiarra izan zen garaile eta maila gorenean, Alex Uranga zumaitarra izan genuen txapeldun nagusia.
> Berriak
>>> Berriaren Zehaztasunak

2010 © EHSF | Argitaratua Irontec

Pribatasunezko Politika | Erabilpeneko Zehaztapen eta Baldintzak