noticiasEHSF.rss http://twitter.com/EHSF_Surf http://www.facebook.com/pages/Euskal-Herriko-Surf-Federazioa/218028234949669
 

BERRIAK

Maiatzak 9an, larunbata bigarren EHSF KLINIKa federatuentzako egingo da.

05/05/2009
Heziketa eta bai surfean nola bodyboard teknifikazioa dute oinarritzat. Betidanik lehiakide adituenei izan dira zuzenduak baina oraingoan 13 urtetik gorako federatu ez lehiakideentzako ikastaroak izango dira.


Programa zabala da hau; esperientzia handiko adituek irakatsita eta federatuen zerbitzura. EHSFko zuzendaritza teknikoak buruturiko egitasmo sendoa da hau, kontu handiz aztertuta, EHSFko federatu mota guztiak aztertuz.

Lehenengo ikastaro edo klinik hau, egun bateko jardunadia izango da eta aldi berean irakatsiko da Bizkaia eta Gipuzkoako hainbat hondartzetan. Hauetan, surf eta bodyboard teknifikazio oinarriak jorratuko dira.

Beharrezko dokumentazioa banatuko dute irakasleek. Helburua, gure federatuei prestakuntza bat eskeintzea da, bakoitzaren neurrira egokituta.

Anima zaitez eta aprobetxa ezazu aukera paregabe hau. Oso egitasmo bakarra baita federazioen munduan eta lehenengo aldiz, federatu ez profesionalen zerbitzura egongo da. Federatuak baitira EHSFren oinarria eta ardatz nagusia. Zuen zain izango gara.

EHSF FEDERATUENTZAKO KLINIKAK
TEKNIFIKAZIO JARDUERAK

DATAK: Hilaren lehen larunbata (-Maiatzak 9 –Ekainak 6 –Irailak 5 –Urriak 4 )
LEKUAK: Gipuzkoa eta Bizkaia
Gipuzkoa:
Donostia
Zarautz
Bizkaia:
Sopela
Bakio

PARTEHARTZAILEAK:
SURFLARIAK
. Senior: 20 urtetik gorakoak = 10 ikasle
. Junior: 13-20 urte bitartekoak = 10 ikasle
BODYBOARDLARIAK
. Guztiak: 13 urtetik aurrerakoak = 5 ikasle

BALDINTZAK: 2009. urteko EHSF lizentzia eguneratua izatea

HELBURUAK:
Federatu guztiei surf arreta teknikoa ematea
Surfaren hobekuntza teknikorako aukera eman federatuei
Bereziki lehiakideak ez direnei zuzenduriko programa esquían federatuei

PROGRAMA: Surfaren hobekuntza tekniko ikastaro baten hastapena

Surf Hobekuntza ikastaroa
Harrera: 9:00
Beroketa: 9:30-10:00
Surf saioa: 10:00-12:00
Bideo analisia: 12:30-14:00
Surf saioa: 16:00-17:30

TALDEAK:
5 ikasleko taldeak
1 Surf teknikari
1 Bideo teknikari

IZENEMATEAK:
Modua: Telefonoz edo mailez EHSF-rekin harremanetan jarriz
Telefonoa: 94 4735125 ( 10:00-14:00 )
Maila: euskalsurf.com
Taldeen osaketa: izenemate garaiko ordenaren arabera

PREZIOAK:

GAZTEAK:
Elkartekide izanda: 10 €
Elkartekide izan gabe: 15 €

SENIORRAK:
Elkartekide izanda: 15 €
Elkartekide izan gabe: 20 €
> Berriak
>>> Berriaren Zehaztasunak

2010 © EHSF | Argitaratua Irontec

Pribatasunezko Politika | Erabilpeneko Zehaztapen eta Baldintzak