SURF TALDE BERRI BI BIZKAIAN
Orain uda hastera doala, surf talde berriak ere jaio dira Bizkaian. Lehena, Muskiz eta Zierbena bitarteko hondartzan: La Arena Surf taldea. Berton garatzen diren surf ekitaldiak bultzatzea hala noa taldekideen irteerak bultzatzea du helburutzat.
Bigarrena, Mojarras Surf Kirol Elkartea du izena eta Plentzian kokatzen da. 2003.ean jaio zen ideia da hau, bertoko Cabobillano surf eskolak antolatzen zuen Surf Eguna zela eta. Surf eta gizartearen arteko zubia sendotzea du helburu.
Zorionak eta zorte on opa diegu talde biei.
Informazio zabalagoa topatuko duzu euskalsurfeko surf talde eta eskolen atalean.