noticiasEHSF.rss http://twitter.com/EHSF_Surf http://www.facebook.com/pages/Euskal-Herriko-Surf-Federazioa/218028234949669
 

BERRIAK

Aurtengo El Diario Vasco Euskal Surf Zirkuitua hasiko da asteburu honetan Sopelanan

09/06/2009
Bodyboard modalitateari dagokion hasiera garatu zen pasadan asteburuan eta oraingoan surfaren txanda dator. Aste honetan ere, aurrekoan izandako arrakasta berbera espero dugu; alegia, ehun bat lehiakideen partehartzea. Euskal aparlari onenak etortzeaz gain, Espainia, Frantzia eta Portugaleko surflari ezagunak ere espero dira, lizentzia federakor guztiei irekita baitago euskal zirkuitua.


Aski ezaguna da euskal zirkuituaren maila, estatuko azpimagarriena, zeinek, gero eta maila handiagoa erakusten duen. Aurten ere, San Miguel izango dugu zirkuituko aurkezle, eta sorpresa anitz aurreratu dizkigu. Euskaltel, EHSFko babeslea, eta LeioaWagen-ek ere, euskal surfaren aldeko apostua egin dute aurten ere.


Partehartzaileen artean, zarauztar ospetsuenen partehartze arrakastatsua espero dugu: Axier eta Igor Muniain anaiak, -ihazko Orrua eta Zurriolako probetan txapeldunak izandakoak-, Mario Azurza, Indar Unanue , Marcos Sansegundo edota Ander Ederra, bestak beste. 24 surflari onenek osotzen duten Open A mailan duten kokapen ezinhobe hori mantentzea ez da gauza erraza izango. Izan ere Open B mailan, gainontzekoei irekita, maila aparta dauka. Faboritoen artean, Pablo Solar kantabriarra, Jose María Cabrera kanariarra, Mikel Zamakona eta Josu Alcantara gazteak, Iñigo Idigoras, Ander Ugarte, Ander Mendiguren edota Jatyr Berasaluze ditugu, nazioarte mailan daukagun junior onena alegia.


Gipuzkoarren patehartze altua eta ederra bada ere, bizkaitarra dugu egungo txapelduna, Txaber Trojaola bakiotarra, aurtengo karteleko protagonista. Abantail izugarria utziko die arerioei, ez baita lehenengo proba honetan izango. Maldibasen baitago mundu mailako txapelketan partehartzen, beste izen handiko euskal surflariekin batera.


Sopelanako proba ostean iritsiko da abuztuan, Donostiakoa. Irailan, Orruan eta Zarautzen ospatuko dugu hirugarrena; ea ihazkoa bezain ederra den!. Laugarrena eta azkena abenduan ospatuko dugu. Oraindik ez dugu eszenatokiaren berri emango baina aurreratzen dizuegu, momentu horretan itxura onena daukan euskal olatuan garatuko dela eta beti bezala, Open A mailakoei zuzenduta egongo dela.


8.000€ ko diru-sari potoloa dauka zirkuitu honek eta bai surf taldeen nola hauek ordezkatzen duten udalen laguntza aparta ere dauka: Gaztetape Surf Kirol Elkartea, Groseko Indarra Surf Taldea, Peñatxuri Surf Taldea, Zarautzko Surf Kirol Elkartea. Hauei esker, garatzen da urtero, arrakasta haniz, euskal zirkuitua.


El Diario Vasco Euskal Surf zirkuituak Eusko Jaurlaritza, El Correo, Surfer Rule, Natural, 3sesenta, Punto Radio, Mare Urdina, Red Bull eta lurraldeetako surf federazioen laguntza ere dauka, alegia, BSF eta GSF
.......................
2009 DV EHSF SURF OPEN ZIRKUITUA

EZAUGARRIAK

Egutegia-Datak :
Ekainak 13-14 Arrietara
Abuztuak 8-9 Donostia
Urria 3-4 Zarautz-Orrua
Abendua Nonbait

Mailak-Zirkuituak:
Open A Zirkuitua
Itxia : 32 surflari
2009 Seeding-eko 24 lehenak
B probako 8 lehenengoak
Open B Zirkuitua
Irekia

Lehiaketa sistema :
Kanporaketa sistema: 4ko txandak
2 jardunaldiko lehiaketa :
B Zirkuitua: lehenengo jardunaldia ( Larunbata )
A Zirkuitua: bigarren jardunaldia ( Igandea )

Zirkuituaren sailkapenerako sistema
Zirkuituaren azken sailkapenerako:
4 probatik, 3 onenak hartuko dira kontuan
3 proba egin ezkero, 3 onenak hartuko dira kontuan
Zirkuituko laugarren proban parte hartzeko ( Nonbait )
Aurreko 3 probatik, 2 onenak hartuko dira kontuan

Izenemateak
Epea:
Txapelketa aurreko Ostiraleko eguerdiko 12:00-ak

Betebeharrak- Izenemate modua:
FAX edo MAIL-ez , ordainagiria honako kontzeptuarekin:
Izen abizenak
Maila edo zirkuitu mota
EHSF Kontu korrontea:
BBVA- 0182 1290 3401 0150 3866
EHSF Fax zenbakia:
94 473 52 53
EHSF Helbide elektronikoa:
ehsf@euskalsurf.com


Zirkuituak:
A Zirkuitua:
24 sailkatuek izena eman beharko dute aipatutako epearen barruan
Izena epe barruan eman ezean, ezin izango dute txapelketan parte hartu, ez A zein B zirkuituetan.


B Zirkuitua:
Partehartzaile guztiek izena eman beharko dute aipatutako epearen barruan
> Berriak
>>> Berriaren Zehaztasunak

2010 © EHSF | Argitaratua Irontec

Pribatasunezko Politika | Erabilpeneko Zehaztapen eta Baldintzak