noticiasEHSF.rss http://twitter.com/EHSF_Surf http://www.facebook.com/pages/Euskal-Herriko-Surf-Federazioa/218028234949669
 

BERRIAK

EUSKO IKASKUNTZA, EUSKARA ETA INGURUGIROAREN ALDE

30/06/2009
Ekologia aztarna, asko dugu esateko

LABURPENA

Helburuak

Parte-hartzaileek, Eusko Ikaskuntzak zehaztutako programa bati jarraituz, aurreikusitako testuinguru biren Aztarna Ekologikoa aztertuko dute. Helburua, errealitate desberdinak ezagutu ahal izatea da eta ingurugiroaren ikuspegitik parte-hartzaile bakoitzaren ekimenen eragin zuzena bere hurbilekoena duen inguruan aztertzearena ere.

Gazteen kontsumo-ohituren iraunkortasun maila erakutsi.
Parte-hartzaile gazteen artean, bizi diren inguruarenganako erasoa hobeto ulertzea ahalbidetuko lieketen ezagutza praktikoak garatu.

Lurralde eremua eta egitasmoaren hartzaileak.

Egitasmoa Euskal Herriko Autonomia Erkidegoko bi lurraldetan garatuko da.
Lurralde bakoitzeko 8tik 12ra arteko gazte kopuruz osatutako bi talde izango dira eta talde bakoitzak babesle eta bozeramaile aldi berean izango den pertsona bat izango du. Aldi berean, hiru babesle horien lana zuzentze lanean koordinatzaile bat izango da.

Bizkaiko 8/12 gazte
Gipuzkoako 8/12 gazte

Jatorrizko lurralde bakoitzean gutxienez 8 pertsonak eta gehienez 12k parte hartuko dute. Hau da, egitasmo honekin zuzenean onuradun izan daitezkeen parte-hartzaileen kopurua 16etik 24ra bitartekoa da.

Egitasmoaren programa

Aldez aurretik zehaztutako testuinguru baten, hurrengo puntuak jorratuko dira:

Egindako kontsumoen azterketa.
Barreiatutako kontsumoen azterketa.
Aztarna Ekologikoaren garapena.
Aztarna Ekologikoa gutxitzeko aurkeztutako proposamenak
Emaitzen hedapena

Lanerako metodologia

Metodologia parte-hartzailea eta heziketa ez formala bultzatuko dira

Bultzatuko direnak:
Teknologia berrien erabilera
Toki bakoitzeko biztanleekin harremana eta lana egin beharra
Talde-lana
Behaketarako gaitasuna
..............................................
Euskara da nire aukera. Zein da zure estiloa?


EGITASMOAREN GARAPENA

Gaia

Egitasmo honek Eusko Ikaskuntza-Sociedad de Estudios Vascos erakundeak, parte-hartzaile diren gazteek euskararen egoeraz eta hizkuntza horretan bai baserri-aldean bai Euskal Autonomia Erkidegoko hiru jatorrizko lurraldeetako hiriburuetan euskaraz bizitzeko aukerei buruzko behaketa eta oldozmena egitearen helburua du, egindako erradiografiak erkatuz.


Egitasmo honek ez du ikerketa soziolinguistikoa izate asmorik, gazteen giza-sare bat sortu, parte-hartzea eta ekarpenak bultzatu eta eztabaida eta oldozmena sustatzeko ahalegina baizik. Hala ere, egitasmo hau gauzatu izanaren bidez, ikerketa eta azterketa metodologietara hurbilpena bermatuko dizkigu.



Helburuak

Egitasmo honen bitartez Eusko Ikaskuntzak hurrengokoak nahi ditu:
Hiru lurraldeetan euskararen errealitateak ezagutu eta herrien eta hirien arteko kontrastea ere, hizkuntzaren erabilera sustatuz.

Jatorrizko lurralde desberdinetako gazteen arteko harremanak bultzatu guztiona den ondarera (kasu honetan euskara) eta bere baliora hurbilduz, horretarako dagokien toki-esparruan garapenerako eragile abiarazle bezala gazteen parte-hartzea sustatuz.

Ikerketa honen bitartez, gazteak gizaseme eragile eta egitasmo horren protagonista bihurtuko dira.

Herritartasun aktiboa, tolerantzia eta gazteen arteko ulermena sustatu.

Neurri handi baten parte-hartzen ikasteko era desberdinak babestu.

Irakasbide ez formal eta informalerako aukerak eskaini (ikerketarako eta ikasketarako metodologietara hurbilpena).

Ikasketaren xedeak: Behaketa, ekimena, parte-hartzea, oldozmena eta elkarren arteko ulermena

Programa-proiekzioaren lurralde eremua.


Programa hau Euskal Herriko Autonomia Erkidegoko hiru jatorrizko lurraldeetan garatuko da, landa eremuan zein hirietan, euskaraz bizitzeko aukerak aldatu egin daitezkeelako hirietan izan, herri txikiagoetan izan eta jatorrizko lurraldeetariko bakoitzean izan. Horrela, euskararen azterketa hurrengo tokietan egitea azaltzen da.

Arabako jatorrizko lurraldea:
Vitoria-Gasteiz
Agurain edo Aramaio


Bizkaiko jatorrizko lurraldea
Bilbo
Busturia

Gipuzkoako jatorrizko lurraldea:
Donostia-San Sebastián
Idiazabal

Oharra: Egitasmo hau egin beharreko herriak parte-hartzaileen eta herri horiek edota beste batzuk izan dezaketen interesaren arabera aldatu egin daitezke.
Egitasmoa Euskal Herriko Autonomia Erkidegoko hiru lurraldeetan egingo da eta gazte talde bakoitzak lurraldeetariko bakoitzean hautatutako herri eta hirian hurrengo puntuan zehazten den programa garatuko du.

Egitasmoaren programa


Egitasmo honen programak bost puntu garrantzitsu ditu eta dagokien azterketa gazteekin eurekin zehaztuz joango da. Parte-hartzaileek bost taldetan azpiatalduko dira euretariko batek puntuotariko bat azter dezan.

1. Programa
Euskara erakundeetan. Gazteek, 2 edo 3 pertsonadun taldeetan (parte-hartzailez osatuta) aldez aurretik ezarritako erakunde bat(zuk) bisitatuko dute (dituzte) eta gazteekin eurekin zehaztuz joango diren esparru horretako alderdi batzuk aztertuko ditu(zte):
Seinaleztatzea (Seinaleen paisaia)
Herritarrari arreta (ahoz eta idatziz)
Papergintza eta dokumentazioa
Erakundearen publizitatea
Erakundearen lanerako hizkuntza (espedienteen tramitazioa, kargu publikoen arteko erabilera, langile teknikarien eta langile laguntzaileen artean)
Erakundeen arteko harremanak, hornitzaileekin, etab.

Euskara herritarren artean: Eguneroko bizitzan euskarak duen presentzia eta erabilera aztertzea litzateke.
(2 edo 3 pertsonek aztertuko dute)

Euskara eta gazteak. Gazteen artean euskararen ezagutza eta erabilera aztertzen ahaleginduko ginateke.
.- Gazteak eta aisialdia: Euskararen erabilera denbora librean.
.- Gazteak eta tabernak: (Tabernaren batera joan eta gazteen arteko eta gazteen eta zerbitzarien arteko harremana zein hizkuntzatan ematen den balioztatutako da.
.- Gazteak eta kirola: Gizartearen zati horrek kirola zein hizkuntzatan egiten duen.
.- Gazteak eta hezkuntza: Zein da ikasketak egiten dituzten hizkuntza.
(2 edo 3 pertsonek aztertuko dute)

Euskara komunikabideetan. Tokiko komunikabideak ikusiko dira eta euskararen erabilera ere:
.- Bere kokapenaren eta edukiaren kopurua eta garrantzia
.- Kalitatea (Azterketa hizkuntzaren sintaxiari eta idazkera egokiari mugatuko zaizkio)
(2 edo 3 pertsonek aztertuko dute)
Euskalkiaren azterketa: Euskalki bakoitzaren ezaugarrien azterketarako ahalegina egingo da.
(2 edo 3 pertsonek aztertuko dute)
Gazteen hiru taldeak aterpetxe baten bildu, lanak elkarrekin erkatu eta oldozmena egiteko. Egindako lanen oldozmen eta erakusketak ondarearen eta nortasunaren arteko harremanari helduko diote (hurbiltasuna, harremana eta ezagutza. Atxikimenduaren garrantzia). Nortasuna interpretatzeko era desberdinak. Lurralde bietako parte-hartzaile diren gazteek ikerketa-gune diren hiru komunitateetan lortutako datuak eta eurei dagozkien kontsumo-ohitura desberdinak ere, lurralde bakoitzean diren antzekotasun eta desberdintasunak balioztatuz, erkatuko dituzte. Puntu honetan egingo da batzarra eta 2 edo 3 eguneko egotaldia aterpetxean.

Emaitzen aurkezpena eta egitasmoaren hedapena: Taldeetariko bakoitzak aztertu izan diren komunitateetako protagonista eragileei emaitzak igorriko dizkio.

Egitasmoaren tutoreak emaitzekin txosten bat egingo du, bildutako dokumentazioa ordenatu eta artxibatuz. Halaber, dokumentazio digitala, argazkiak eta idatziak prestatu egingo dira, ondoren egingo den difusio urratsean erabili ahal izateko.

4 Tutoreek Ei Gazte!-ko arduradunarekin hausnarketa bat


Lanerako metodologia


Egitasmo honetan erabiliko den lanerako metodologiaren bitartez gazteek egitasmoaren subjektu eragile eta protagonista bihur daitezela nahi da.

Metodologia parte-hartzailea eta heziketa ez formala bultzatuko duena erabiliko da, hurrengo terminoetan:

.- Esparru desberdinen azterketak errealitatearenganako hurbilpen izango dira zientzia zorroztasunik lortu nahirik gabe. Horretarako, ez da lagin objektiboak aurkitzerik nahi eta ezta lortutako datuak kontrastatzerik ere. Jorratutako gaiei buruzko ikerketa edota azterketarik izatekotan, parte-hartzaileei emango zaizkie jakitun izan daitezen.

.- Gazteen azpitalde bakoitzak, berari dagokion lurraldean hautatutako hiri edo herriari dagokion aipatutako eremu bietatik puntuetariko bat aztertuko du eta laginak eta datuak biltzeko argazki kamera eta bideoaren erabilera bultzatuko da. Hurrengoak sustatuko dira:

Teknologia berrien erabilera
Toki bakoitzeko biztanleekin harremana eta lana egin beharra
Talde-lana
Behaketarako gaitasuna



Hartzaileak eta programaren onuradun izan daitezkeen pertsonen kopurua.


Jatorrizko lurralde bakoitzean gutxienez 10 gaztek eta gehienez 15 gaztek parte hartuko dute. Hau da, guztira 30etik 45era izan litezke egitasmo honen zuzeneko onuradun izan daitezkeen gazteak. Hala eta guztiz ere, ekimen hau parte hartu nahi duen edozeini zabalik dago eta topaketan zehar, eztabaidaz eta oldozmenez gain, esperientzien, ezagutzen eta ikasbideen trukeak bultzatuko dira.


> Berriak
>>> Berriaren Zehaztasunak

2010 © EHSF | Argitaratua Irontec

Pribatasunezko Politika | Erabilpeneko Zehaztapen eta Baldintzak