noticiasEHSF.rss http://twitter.com/EHSF_Surf http://www.facebook.com/pages/Euskal-Herriko-Surf-Federazioa/218028234949669
 

BERRIAK

INDAR UNANUEK IRABAZI DU EL DIARIO VASCO EUSKAL ZIRKUITUKO LEHENENGO PRoBA

15/06/2009
Larunbatean hasi zen Sopelanako Arrietara hondartzan aurtengo El Diario Vasco Euskal Surf Zirkuitua. Metro erdi eskaseko olatuak bagenituen ere, azpimagarria izan zen giroa. Itsasbehera bete ahala, ia Open B maila osoa bukatzeko aukera izan genuen. Guztiei irekitako maila honetan, Kantauri itsasoak bustitzen duen kostalde osotik etorritako 50 lehiakide baino gehiagok partehartu zuten.

Duda barik, zirkuituaren hasiera honetan azpimarratzekoa izan da surflari gazteek jorratutako lana. Hauen artean, Asturiasetik etorritako Guillermo Alonso surflaria; azken zortzirenetan eta baldintza gogorrekin, 7,93ko olatua lortzen zuen. Erronda berberean, Norman Landa donostiarrak, 6,67ko olatua harrapatzen zuen. Baina ziur asko, surflari bikainena, Alex Gironi bizkaitarra izan zen; oso gaztea izanda, 6ko puntuaketarekin finalera sartzea lortu baizuen. Berarekin batera, kontutan hartzekoa izan zen Borja Agote donostiarrak egindakoa. 6,17ko olatua hartu zuen azken laurdenetan eta finalera egin zuen salto, baina txanda honetan jorratutakoa, ez genuen iganderarte ikusiko. Ordurako utzi baiziren azken laurdenetako azken txandak, erdifinalak eta finala.

Alex Gironi eta Mitxel Lopezen arteko erdifinala ikusgarria izan zen, polita eta oso lehiatua. Arraroa suertatu zen Norman Landaren kanporaketa azken laurdenetan eta bikaina Guillermo Alonso bezalako surflarien erregulartasuna.

Horrela ba, Open B mailako finala denetarik batu zuen, gaztea eta berritzailea izan zelarik:

1.- Alex Gironi
2.- Guillermo Alonso
3.- Mitxel Lopez
4.- Borja Agote

11,9 vs. 11,37 izan zen Alex eta Guillermok ateratako emaitza. Azkenean etxean geratu zen saria, tokiko surflari baten eskuetan. Orain, Open A maila gorenekoen txanda zetorren...

Larunbatean sekulako giroa izan genuen: eguzkia, jende mordoa eta San Miguelen eskutik, festa ederra hondartzan, barbakoa eta musika konztertua barne. Baina olatuak eskasak izan ziren. Igandean berriz, zerua nahiko estalia agertu zen, euri zaparradaren bat ere jasan genuelarik; baina itsasoak, metro bateko olatu ederrak opari zizkigun, haize barik. Baldintza baikainak, azken jardunaldia aurrera eramateko eta zirkuituko 24 surflari onenen surf mailaz gozatzeko.

12:30k inguru ziren txapelketa hasi zenerako Arrietara hondartzan.

Lehenengo txandetan ez genituen sorpresa handirik izan eta berriro ere maila handia erakutsi zuten maila honetako suflari ezagunenak. Hauen artean, Pablo Solar kantabriarra; 15,33ko puntuaketa totala lortu zuen azken zortzirenetan, 8,33ko olatu bati esker. Erronda berberean, Jatyr Berasaluzek, ekitaldiko 2. puntuaketa garrantzitsuena lortzen zuen: 9 bat.

Zirkuitu honetan aski ezagunak direnak eta askotan arerioak ere, baita zirkuitu honetako txapeldunak izandakoak ere, Axier Muniain zarauztarra eta Jon Garai getxotarra dira. Kasualitate txarra izan zen, hauen arteko txandan, olaturik ez egotea. Hala ere, 8,5eko olatua hartu zuen Garaik eta Axiren puntuaketa finala 14,56koa zian zen. Hala ere, ez zen nahiko izan, Mario Azurzak aterako baizuen ekitaldiko notatik altuena. 9,33 bat eman zioten epaileek azken laurdenetan.

Karlos Gomez, Igor Muniain eta Pablo Solarren surf maila eta erregulartasuna deigarria izan zen.

Baina lehenengo postua, beste faborito batentzat izango zen: Indar Unanue zarauztarra; jadanik faboritoa txapelketa hasi aurretik!. Ea nola moldatzen den hurrengo probetan!

1.- Indar Unanue
2.- Igor Muniain
3.- Pablo Solar
4.- Borja Agote

Erabat menperatu zuen finala, 8a gainditu zuten hainbat olatu jorratu zituelarik. Igor ere ondo aritu zen baina ez zuen olatuen hautaketan asmatu. Pablo Solarrek, potentzia txikiagoko beste piko baten aldeko apostua egin zuen eta beraz aukera barik geratu zen. Bitartean Borja, erabat nekatuta agertu zen, 6 txanda gainditu ostean. Dena den, donostiarrak zoriontzea merezi du, final bietan sartzea lortu baizuen!

Hurreng proba Donostiako Zurriola hondartzan izango da datorren abuztuan. Bitartean, Sopelanako emaitzak, kronika eta argazkiak dituzu euskalsurfen ikusgai.
> Berriak
>>> Berriaren Zehaztasunak

2010 © EHSF | Argitaratua Irontec

Pribatasunezko Politika | Erabilpeneko Zehaztapen eta Baldintzak