JON ANDER BENGOETXEA IZAN DA EL DIARIO VASCO EUSKAL BODYBOARD ZIRKUITUKO LEHENENGO PROBAKO GARAILE
Larunbatean hasi zen arrakasta handiz Sopelanako Atxabiribil hondartzan, el Diario Vasco euskal bodyboard zirkuitua 2009. Ehun bat lehiakide jo zuten ekitaldira, hauetariko askok, benetan gazteak eta leku ezberdinetatik etorriak ziren: Frantzia, Kantabria, Asturias eta Euskadi.
Eguzki zoragarria izan bagenuen ere, olatuak txikiak izan ziren asteburu osoan zehar, baina gutxienez, konstanteak.
Larunbateko jardunaldia luzea izan zen; goizeko 9:30tan hasi eta 8 ordu gehiago luzatu zen, atsedena hartu barik. Iganderako utzi ziren finalak eta esfortsu handia egin behar izan zuten finalistek, baldintzak zirela eta. Azkenean bertoko surflaria izan genuen garaile open a maila goreneko txapelduna: Jon Ander Bengotxea; bi olatu eder hartu zituen finalean.
EMAITZAK:
open a: Jon Ander Bengotxea
open b: Rui Ferreira
neskak: Conchi Anillo
sub 18: Unai Insausti
sub 16: Alejandro Poo
Dropknee: Alexander Castañeda
Argazkiak eta emaitza guztiak dituzu ikusgai euskalsurfen.