noticiasEHSF.rss http://twitter.com/EHSF_Surf http://www.facebook.com/pages/Euskal-Herriko-Surf-Federazioa/218028234949669
 

BERRIAK

MARE URDINA EGITASMOA AURKEZTU DA PRENTSAURREKOAN

04/06/2009
PRENTSAURREKOA
Noiz: Ostirala, ekainak 5. 11:00etan.
Non: Donostia. Aquariuma (Carlos Blasco, 1)
‘MARE URDINA’:
MUGAZ GAINDIKO ITSASERTZA
Eusko Ikaskuntza, Euskal Herriko Surf Federazioa, Surfrider Europe Fundazioa eta Pirinio Atlantikoko Kontseiluak Mare Urdina mugaz gaindiko programa aurkeztuko dute, baita Donostia eta Biarritzen Ozeanoaren Nazioarteko Eguna dela eta antolatutako ekitaldiak ere
Hurrengo ostiralean, Donostiako Aquariumean, MARE URDINA mugaz gaindiko proiektua aurkeztuko da. Eusko Ikaskuntza, Surfrider Foundation Europe, Pirinio Atlantikoko Kontseilu Nagusia eta Euskal Herriko Surf Federazioak antolatu eta Europar Batasunak babestu du proiektua.
Duela urtebete abian jarritako MARE URDINA proiektuak euskal itsasertzeko ondareari balorea eman nahi dio, ingurugiro, gizarte, ondare, kultura eta giza baloreak azpimarratuz.
Prentsaurrekoan lanerako ardatzak aurkeztu eta Kontxa eta Biarritzeko hondartzetan zein komunitate birtualean ekainaren 8ko Ozeanoaren Nazioarteko Eguna dela eta antolatutako ekimenak iragarriko dira.
PRENTSAURREKOAN PARTE HARTUKO DUTENAK:
ARRATE ARIN. Eusko Ikaskuntzako zuzendariordea
ICIAR BUSTAMANTE. Euskal Herriko Surf Federazioko lehendakaria
MARION CABRIDENS. Surfrider Foundation Europeko Mare Urdinako koordinatzailea
MATHIEU BERGÉ. Surfrider Foundation Europeko ordezkaria
> Berriak
>>> Berriaren Zehaztasunak

2010 © EHSF | Argitaratua Irontec

Pribatasunezko Politika | Erabilpeneko Zehaztapen eta Baldintzak