BIHAR AURKEZTUKO DA PRENTSAURREKOAN, OSTEGUNEAN HASIKO DEN VANS POR JUNIOR MUNDU MAILAKO TXAPELKETA
Bihar, uztailak 21, goizeko 12tan, VANS PRO JUNIOR 2009 surf txapelketa aurkeztuko dugu COSTA VASCA HOTELEAN. Mundu mailako junior zirkuituko proba garrantzitsua da hau; aurten ere, Donostiako Zurriola hondartzan garatuko dena. Hara joko dute munduko surflari junior onenak; alegia, 21urtetik beherako ehun bat surflari. 23-26 egunen bitartean ospatuko da.
Azpimarratzekoa da, partehartzaileen artean, 30 bat euskaldun izango ditugula. Horien artean, aipamen berezia merezi dute Mario Azurza zarauztarra eta Garazi Sanchez getxotarra, pasadan astean Portugalen ospatutako proban finalistak izan baiziren. Baita Jatyr Berasaluze ere, eszenatoki berberean, WQS zirkuituko proban finalerdietara iritsi zena.
Txapelketa aurkezteko, prentsaurreko bat antolatu dute antolatzaileak eta hartara joko dute besteak beste:
Odon Elorza, Donostiako alkatea
Haritz Mendiluze, lehiaketa zuzendaria eta Groseko Surf Indarra Taldeko kidea
Jokin Arroyo, EHSFko kudeatzailea
Ethan Egiguren eta Idoia Meabe surflari gipuzkoarrak
Zirkuitu mundialeko 7 proba Europan ospatuko dira eta hauetako bi, euskal kostaldean garatuko dira; Horrela, Donostiako proba amaitu bezain laster, Sopelanako txapelketa iritsiko da. Bietan, 7.500$eko saria banatuko da. Mundaka, Zarautz eta datorren hilabetean Sopelanan ospatuko den bodyboard mundu mailako txapelketarekin batera, euskal kostaldeak, nazioarteko surf onenaren hiriburuan bilakatuko da aurten ere.