noticiasEHSF.rss http://twitter.com/EHSF_Surf http://www.facebook.com/pages/Euskal-Herriko-Surf-Federazioa/218028234949669
 

BERRIAK

ARRAKASTA ITZELA IZAN DUTE EUSKALDUNAK KING OF THE GROMS ZIRKUITUKO AZKEN PROBAN

20/07/2009
Atzo ospatu zen Kantabriako Somo hondartzan, Quiksilver King of the Groms zirkuituko bigarren proba. 16 urtetik beherakoei zuzendutako txapelketa honetan arrakasta handia izan zuten surflari euskaldunak.

Fran Previtera, Galiziako proban lorturiko emaitza berbera lortu zuen berriro ere eta txapelduna izan zen sub 12koetan. 3. izan zen Pablo Azpiroz, postu berbera errepikatzen zuelarik. Maila gorenean, sub 16koetan, denak izan ziren euskaldunak finalean! Horrela, Txaber Gaminde garaipena lortzen zuen, bere atzetik, Natxo Gonzalez, Jose Alcantara eta Roberto Letamendia.

Ez da harritzekoa, Zarautzen ospatuko den finalerako hautatuak izan direnak euskaldunak izatea!. Abuztuak 7 eta 8an garatuko da. 7 izango dira partehartzaile euskaldunak: Natxo Gonzalez, Txaber Gaminde, Imanol Yeregi, Ethan Egiguren, Josu Alcantara, Mikel Zamakona eta Julen Egiguren. Hemetik aterako dira Frantziako mundialean partehartuko duten finalistak eta ziur euskaldun ugari izango ditugula han ere. Zorionak!
> Berriak
>>> Berriaren Zehaztasunak

2010 © EHSF | Argitaratua Irontec

Pribatasunezko Politika | Erabilpeneko Zehaztapen eta Baldintzak