noticiasEHSF.rss http://twitter.com/EHSF_Surf http://www.facebook.com/pages/Euskal-Herriko-Surf-Federazioa/218028234949669
 

BERRIAK

SURF TALDEEN ARTEKO TXAPELKETA 2009 HELTZEAR DAGO!

01/07/2009
Badator, urtero ospatzen dugun Surf Taldeen Arteko Txapelketa. Dakizun bezala, EHSFk surf taldeen laguntza apartarekin antolatzen duen txapelketa ezberdina, dibertigarria eta berezia dugu hau. Aurten, Getxo Surf Taldeari tokatu zaio antolaketan partehartzea eta ez dute denborarik galdu! Izan ere, programa erakargarri bat proposatzen digute. Hementxe zehazten dizugu eta er aberean, partehartzeko baldintzak gogoaratzen dizuegu. Anima zaitezte eta partehar ezazue, primeran igaroko duzue eta!

EUSKADIKO ELKARTEARTEKO SURF TXAPELKETA

DATA:Uztailak 11-12
HONDARTZA: Barinatxe ( Sopela )
ANTOLATZAILEAK: Getxo Surf Taldea eta EHSF
BABESLEAK: El Diario Vasco & Red Bull
EHSF BABESLEAK: Leioa Wagen & Euskaltel
LAGUNTZAILEAK: Gobierno Vasco, Ayto de Getxo, 3sesenta, El Correo, Punto Radio, Surferule, Bizkaiko Surf Federazioa, Naturalsurfing.com

ELKARTEETAKO SURF TALDEAK
Talde bakoitzeko:

4 OPEN SURF
4 OPEN BODY
1 MASTER
1 SENIOR
1 18 AZPI SURF GUZTIRA : 15 surflari
1 18 AZPI BODY
1 16 AZPI SURF ( 15 eta 16 urte )
1 NESKAK
1 LONGBOARD

TALDE BAKOITZEKO SURFLARI KOPURU MAXIMOA: 15 PAX

15 urtetik beherako surflariek , beren lurralde federazioaren baimena erakutsi behar dute EHSFra.

EZAUGARRIAK

Surf eta Body-ko Open mailetako lehiaketa mota , taldekakoa izango da ( Tag Team ) . Gainontzeko mailetako lehiaketak bakarkakoak izango dira.

Lehiakideek 2009 EHSF Lizentzia eguneratua izan behar dute.


Lehiaketa, EHSFko Euskadiko Elkartearteko Lehiaketa Arautegiaren arabera zuzenduko da.

Lehiaketako puntuaketak honakoak izango dira: 4, 3, 2 eta puntu bat egokituko zaie, txanda bakoitzeko 1º,2º,3º eta 4º postuei orden berdinean. Azkenetan aldiz, puntuaketak bikoitzak izango dira open mailan soilik.

Elkarteak , lehiaketa egunean, goizeko 9:00 tan egin beharko dute aurkezpena.

Surflari berdinak bere mailan partehartzeazgain, Surf eta Body-ko Open mailan eta longboard mailan parte har dezake. ( Taldea osatzeko ezintasunak dituen elkartearen kasuan )

Lehiaketa hiru urtez jarraian irabazten duen elkarteak, txapelketako garaikur berezia irabaziko luke. Eta urte bakoitzeko txapelketaren elkarte irabazleak, garaikur bereziaren antzeko bat irabaziko du.

SARIAK
1. saria, 1.000 €
2. saria, 500 €
3. saria, 300 €
4. saria 200 €

IZEN EMATEA
Noiz: : Uztailak 9, osteguna, azken eguna.
Betebeharrak: Lehiakideen zerrenda bete eta beharrezko ordainketa egin

Nola:
Bidali lehiakideen zerrenda eta ordainketaren agiria EHSFra, postaz, fax-ez edo e-mail baten bidez.
Lehiakideen zerrendan :
Elkartearen izena
Lehiakideen izena eta abizenak
Lehiakideen EHSF lizentzia zenbakia
Lehiakideak parte hartu beharreko maila zehaztuak
Zerrenda hau behinbetikoa izango da , indarrezko aldaketaren bat izan ezik.

Zenbat:
100 € elkarte bakoitzeko
EHSF kontu korrontea: BBVA 0182 1290 34 0101503866

PROGRAMA

UZTAILAK 11 , LARUNBATA

9:00 ELKARTEEN AURKEZPENA
TALDEEKO ARDURADUNEN BATZARRA
9.30 LEHIAKETAREN HASIERA
13.15 SENITARTEKO ARGAZKIA
13.30 BAZKARIA

UZTAILAK 12, IGANDEA

9.00 LEHIAKETA HASIERA
13.30 BAZKARIA
AZKENEKOAK
19.00 SARI BANAKETA
> Berriak
>>> Berriaren Zehaztasunak

2010 © EHSF | Argitaratua Irontec

Pribatasunezko Politika | Erabilpeneko Zehaztapen eta Baldintzak