4. IZAN DA EUSKAL SURF SELEKZIOA PORTUGALEN
Astelehenean Viana do Castelorantz abiatu zen euskal surf selekzioak badago etxerako bueltan. Oraingo honetan, ez dute irabazi, aurreko urteetan bezala, eta 4. tokia bete dute aurtengo Itsas Joku Atlantikoetan. Baldintzak eta aurkariak gogorrak izan dira eta gure lehiakideak primeran aritu dira baina dirudienez, beti, ezin da irabazi!. Oraingoan Bretainia izan da txapeldun. Euskaldunen artean emaitza onenak lortu dutenek bodyboard modalitateko lehiakideak izan dira:
Beñat Elosua urrea lortu du, Alex Uranga brontzea. Biak, body open mailan. Zilarrezko domina jaso du Alex Gironi surf sub 18an eta brontzezkoa Edith Sansegundo emakumezkoetan.
Bart, festa ederra izan zuten Portugalen, eta emaitza ospatu ostean, etxerako bidaia hartu dute; gaur gauean izango ditugu Euskal Herrian. Zorionak!
..................................................................................
OPORTORAKO BIDEA HARTZERA DOA EUSKAL SURF SELEKZIOA
30/07/2009
Aurten ere, Joku Atlantikoetan partehartuko du euskal surf selekzioak. Oraingo honetan Portugaleko Oportoko kostaldean garatuko direnak. Astelehenean abiatuko dira eta 6ak arte lehiatuko dute Europako selekzio onenen aurka. Betidanik irabazi ditu Euskal selekzioak Joku hauek eta horregatik zehastasun guztiak ahalbidetuko ditugu handik aste osoan zehar eta uneoro. Hauel dira aurtengo euskal lehiakideak:
Surf Open:
1- Indar Unanue : Basque A Tour leader
2- Asier Makeda:
Body Open:
1- Alex Uranga: 1º 2008 Body Open Atlantic Games
2- Beñat Elosua: 3º 2007-8 European Profesional Tour
Surf S18:
1- Alex Gironi: 1º Basque B Tour Leader
2- Ander Mendiguren: 1º 2008 Basque Junior Tour
Body S18:
1- Unai Insasusti: 1º 2008 2008 Basque Junior Tour
2- Iñigo Eizagirre
Surf S16: 1- Ethan Egiguren: Basque Grom Tour leader
Surf S14: 1- Alex Iriondo: 1º 2008 Basque Grom Tour
Surf Open Feminin:
1- Lore Eizagirre: 1º 2008 Basque Tour / 2008 Basque Champion
2- Edith Sansegundo: 1º 2008 Basque Junior Champion
Body Feminin: 1- Eider Paredes : 2009 Basque Tour leader
Longboard Open: 1- Jokin Argote
Longboard S18: 1- Alex Gironi