noticiasEHSF.rss http://twitter.com/EHSF_Surf http://www.facebook.com/pages/Euskal-Herriko-Surf-Federazioa/218028234949669
 

BERRIAK

BIHAR HASIKO DA SOPELANA PRO JUNIOR 2009 TXAPELKETA

02/08/2009
Sopelanako Atxabiribil hondartzan jazoko da bihartik aurrera, Europa mailako zirkuitu profesionaleko surf proba garrantzitsua. Bai kontinenteko nola mundu osotik etorritako 21 urtetik beherako izen handiko surflariak bilduko dira hemen.

Pasadan astean Donostian ospatutako pro junior txapelketa izandako arrakastaren ondoren, berriro ere, 30 bat euskal surflari biltzea espero dugu. Hauen artean, aipatzekoa da Jatyr Berasaluze surflaria; aurreko proban txapeldunordea eta egungo rankinean 4. postua betetzen duen berbera. 6. lekua betetzen du Mario Azurza zarauztarra. Txapelketa honek, emakumezkoei zuzenduriko proba ere barneratuko du eta horien artean duda barik euskal aparlari esanguratsuena Garazi Sanchez dugu, bertoko surflaria eta egungo rankineko 3.ena, euskal aparlari bikainena alegia.

Europan ospatzen diren zazpi probetatik, bi, euskal kostaldean garatuko dira; lehena, jadanik, Donostian garatu da eta bigarrena, Sopelanan asteburu honetan: Bizkaiko surfgune garrantzitsuena duda barik. Eszenatokien hautaketa hau ez da kasualitatea; gure olatu eta surflarien kalitatearen ondorioa baizik.

Proba hau, topagune garrantzitsua izango da surfarientzat, jadanik zirkuituko laugarrena delako eta beraz aukera paregabea puntuak lortzeko eta rankinean gora egiteko.

Surf onenaren aldeko apostua egin du Sopelanak berriro ere, elitezko eta kalitatezko kirolaren alde beti ere. Honekin, egutegi potente bat eskeintzen du aurten ere Sopelanako kostaldeak; munduko surflari eta surf jarraitzaileentzako topagune aparta.

Gainera, olatu ederrak iragartzen dute parteek; beraz, ikuskizun paregabea izatea espero dugu berriro ere Atxabiribileko olatu arrakastatsuetan.
> Berriak
>>> Berriaren Zehaztasunak

2010 © EHSF | Argitaratua Irontec

Pribatasunezko Politika | Erabilpeneko Zehaztapen eta Baldintzak