EUSKALTEL NESKEN SURF BILTZARRA SURF JAIALDIA 2009
180 partehartzaile jaso zituen 8. Edizioak
Leticia Canales izan zen txapelduna Open mailan
Bi metroko olatu ikusgarriak izan genituen larunbatean Bakion ospatutako Euskaltel Nesken Surf Biltzarrean; jadanik jaialdi honen 8.edizioa. 180 bat lehiakide partehartu zuten antolatutako ekintza ezberdinetan.
Jaialdi honek jasotzen duen lehiaketan, Leticia Canales izan genuen txapelduna open mailan. Sopelanako surflariak, surf ikusgarria garatu zuen Bakioko olatu potente batzuengain eta erabat merezi izan zuen txapela eta 600 euroko saria. Bigarren geratu zen Lore Eizagirre zarauztarra, ihazko txapelduna; zarauztarrak ere izan ziren 3. eta 4. finalistak; Idoia Meabe eta Candela Azurza alegia.
Baldintza gogorrak izan ziren duda barik, baina neska aursartak ikusi genituen, uretara sartzeko prest eta paper ederra jorratzeko nahian. Aho zabalik utzi ziguten sub 12ko finalistek: June Erostarbe, Marina Lopez eta Ariane Ochoa; orden honetan podio finalera iritsi zirelarik.
Hondartzako eskuin olatu ospetsuena, beste hiru surflari handien trebetasunaren lekukoa izan zen. Leticia Canalesek, sub 14ko mailan ere irabazi zuen; honetaz gain, Sandra Rodriguez pertsonaia nagusia izan zen sub 16koetan eta Fuencisla Careaga berriz, sub 18koetan txapeldun.
Jaialdian, 80 neska baino gehiago jaso zuten dohaneko surf ikastaroak, Bakio Surf Taldeko EHSF Surf Ikasle trebeen eskutik. Margolaritzan eta ingurugiroari buruzko taillerretan, 70 gazte baino gehiago partehartu zuten; Mare Urdinaren aholkuak jaso zituztelarik. EHSFK, Surf Rider Foundation eta Eusko Ikaskuntzarekin batera sortutako egitasmoa alegia.
Jardunaldi bikain honi amaiera ederra ematearren, barbakoa ezinhobea antolatu zen Bakioko "La Parra"n. Hantxe banatu ziren sariak, opari mordoa eta zozketa anitz ere garatu ziren; besteak beste, surf taulak eta bidaiak oparitu ziren.
Euskaltel Nesken Surf Biltzarra Surf Jaialdia, EHSFk antolatutakoa da; aurten, Bakio Surf Taldeko laguntza apartarekin. Euskaltel eta Brussels Airlines-en babesa dauka, baita El Diario Vasco eta Leioawagen-ena. Laguntzaileen artean: Eusko Jaurlaritza, Bakioko Udala, naturalsurfing.com, El Correo, Surf Rule, Punto Radio, 3sesenta, Bizkaiko Surf Federazioa eta Mare Urdina aurkitzen dira.
AZKEN EMAITZAK
OPEN
1º Leticia Canales
2º Lore Eizagirre
3º Idoia Meabe
4º Candela Azurza
SUB 18
1º Francisca Careaga
2º Amaia Ruiz
3º Janire Ochoa
SUB 14
1º Leticia Canales
2º Loiola Canales
3º Candela Azurza
4º Ainara Aymat
5º Nerea Rojo
SUB 16
1º Sandra Rodríguez
2º Batirtze Bilbao
SUB 12
1º June Erostarbe
2º Marina López
3º Ariane Ochoa