GARAZI SANCHEZ ETA MARCOS SAN SEGUNGO ZORAGARRI OAKLEY PRO JUNIOR LACANAU-EN
Berriz ere, euskaldun junior talde zabala joan zen Lacanau-ra non europako junior txapelketa ospatu zen. 2 izarretako txapelketa izan zen, Europako junior onenak bertan bildu ziren nesken zirkuituaren azken puntuak eramateko, nesken kasuan, eta mutilek emaitza onak nahi zituzten falta diren txapelketetan Hossegor eta Tenerifen ondo sartzeko.
Nesken txandan, Alizee Arnaud oso goiz kaleratu zuten, eta irabaztea biren esku zegoen, edo Garazi Sanchez edo Johanne Defayeren eskuetan.Getxotarrak oso ondo surfeatu zuen eta 5. postuan bukatu zuen, Europako rankingean 4. postuan dago. Datorren urtean seguraski emaitza on hau hobetu egingo du Garazik.Zirkuitoaren irabazlea Reunion Uharteetako Johanne Defay izan zen eta Lacanau-en joan den urtean bezala Hendaiako Pauline Ado.
Garazirekin batera, surflari euskaldun asko egon dira, Leticia eta Loyola Canales, Edith San Segundo, Lore Eizagirre, Idoia Meabe, Batirtze Bilbao, Amaia Ruiz eta Ainara Aymat besteak beste. Luxu bat beraientzat zeren eta zirkuituan nibela asko hobetzen da eta olatu, hondartza asko ezagutzen dira.
Mutilei dagokionez, Lacanau-en , Marcos San Segundo 8 onenen artean sartu zen, eta azkenean 7. postua lortu zuen. Emaitza honekin, Europako rankingean Marcos 7. kokatzen da, zeinetan Jatyr Berasaluze aurrena doan. Mario Azurza 10. doa eta oraindik lehiatu dezake aurreneko 4 postuetan sartzen, gero Australian ospatuko den Junior finalean parte hartzeko.
Azken bi probetan mutilen zirkuitua erabakitzen da eta oraindik puntu asko jokoan daude, geratzen diren bi probak 3 izarretakoak baitira.