noticiasEHSF.rss http://twitter.com/EHSF_Surf http://www.facebook.com/pages/Euskal-Herriko-Surf-Federazioa/218028234949669
 

BERRIAK

EUROPA ETA ESTATU MAILAKO BODYBOARDER ONENEN TXANDA JASOTZEN DU ORAIN ZURRIOLAK EL DIARIO VASCO EUSKAL BODYBOARD ZIRKUITUKO BIGARREN PROBA OSPATUKO

12/08/2009
El Diario Euskal Surf zirkuituko bigarren txapelketa ospatu ondoen, bodyboarderren txanda dator. Euskaldunak ez ezik, Espainia, Frantzia eta Portugaleko lehiakideak izango dira, abuztuak 15 eta 16an Gros auzoko Zurriola hondartzan bilduko direnak.
Aurrekoetan bezala, ehun bat partehartzaile espero dira; baliteke gehiago izatea, maiatzan Sopelanan ospatutako lehenengo proban izandako arrakasta ikusi ondoren. Donostiak daukan xarma jakinda, baliteke ehun aparlari baino gehiago biltzea oraingo honetan. Oraingoan ere, bi jardunaldi luze eta hunkigarri espero dira beraz.
Azpimarratzekoa da edizio honetan, lehiakideen jaioterri ezberdinak, hala nola, hauen adin txikia. Izan ere, gero eta gehiago dira sub 16 eta sub 18 mailetan partehartzen duten gazteak. Aurtengo zirkuituan, Alejandro Poo eta Unai Insausti buru ditugularik. Datu positiboa da hau, bodyboard zaletasunaren islada alegia.
Egungo rankina primeran isladatzen du zirkuitu honen dibertsitatea. Izan ere, Kantabriatik etorritako Conchi Anillo dugu nagusi emakumezkoetan. Rui Ferreira portugaldarra Open B mailan. Sopeloztarrak dira Droknee eta Open A maila goreneko txapeldunak: Alex Castañeda eta Jon Ander Bengoetxea.
8.000€ko saria banatzen du zirkuitu garrantzitsu honek. Gainera, bestelako sari ederrak ere jasotzen dute txapeldunek. Izan ere, RPAF European markaren laguntza aparta dauka zirkuituak. Honek banatzen ditu sub16, sub 18, drop knee eta open b-ko sariak. Gainera, zirkuitua amaitzerakoan, sub 16 eta sub 18ko txapeldunak babestuko ditu.
El Diario Vasco Euskal Bodyboard Zirkuitua gainera, Euskaltel eta Leioawagen-en babesa dauka; Eusko Jaurlaritza, El Correo, Surfer Rule, Natural eta 3sesenta aldizkariak, Punto Radio, Red Bull, GSF eta BSF federazioak, hala nola surf talde eta hainbat udalen laguntza jasotzen duelarik. Proba honetan bereziki, eskertzekoa da Groseko Indarra Surf Taldeak eta Donostiako Udalak eskeintzen duten laguntza paregabea.
> Berriak
>>> Berriaren Zehaztasunak

2010 © EHSF | Argitaratua Irontec

Pribatasunezko Politika | Erabilpeneko Zehaztapen eta Baldintzak