ZURRIOLAN GARATUKO DA EL DIARIO VASCO EUSKAL SURF ZIRKUITUKO BIGARREN PROBA
INDAR UNANUE DA EGUNGO RANKINEKO BURU
Urtero bezala, Donostiako Zurriolako hondartzan garatuko da El Diario Vasco Euskal Surf Zirkuituko bigarren proba. Aurten, San Miguelek aurkeztua, zeinek ekitaldi bakarra iragarri digun. Jadanik festaz jantzi zen Sopelanako proban eta Donostian ere jai ederra eskeiniko die hara jotzen duten ehun lehiakideei.
Kantauri eta Atlantikoko bazter guztietatik etorritako izen handiko surflariak espero dira; kantabriarrak, frantzesak, kanariarrak, ... ez dira faltako. Hauen buru, Indar Unanue izango dugu, aurreko proban, A maila gorenean txapeldun izandakoa. Alegia, zirkuituko 24 surflari onenei mugatutako maila.
Euskal kantera gaztea osotzen duten surflariak ere izango dira protagonistak, Open B maila menperatu baitzuten aurrekoan. Hauen artean, Alex Gironi, egungo buru, eta Borja Agote donostiarra, oraingo honetan, etxean jokatzen duelarik.
Pablo Solar kantabriarra, Jatyr Berasaluze bizkaitarra, -egun hauetan pertsonaia ezaguna, junior zirkuituan lortutako emaitzengatik- Mario Azurza edota Marcos Sansegundo zarauztarrak, baita Igor Muniain, bigarrena rankingean eta bere anaia, Asier Muniain, -2007. urteko zirkuituko txapelduna edota egungo txapelduna-, Txaber Trojaola bakiotarrak, zeinek Ingalaterran dabil mundu mailako txapelketan lehiatzen, Donostian izango dira asteburuan.
Metro inguruko olatuak, iparekialdeko haize leuna eta tenperatuta atseginak espero dira, beraz, jendea multzo handia ere espero da.
Euskal Herriko Surf Federazioak antolatzen duen proba honetan, zirkuitua osotzen duten gainontzekoetan bezala, 8.000€ banatuko dira. Abuztuak 8-9an garatuko da.
San Miguelek aurkezten duen El Diario Vasco 2009 Zirkuitua, Euskaltel eta Leioawagen-en babesa dauka. Eusko Jaurlaritza, El Correo, Surfer Rule, Natural eta 3sesenta aldizkariak, Punto Radio, Red Bull, GSF eta BSF surf federazioak, baita zirkuitua jasozten duten surf talde eta udalen laguntza aparta ere badu.