noticiasEHSF.rss http://twitter.com/EHSF_Surf http://www.facebook.com/pages/Euskal-Herriko-Surf-Federazioa/218028234949669
 

BERRIAK

PABLO SOLARREK IRABAZI DU 2009KO EUSKAL SURF ZIRKUITO, SAN MIGUELEK AURKEZTUTAKO, BIGARREN PROBA

10/08/2009
100 parte-hartzaile baino gehiago egon ziren pasa den asteburuan Zurriolako hondartzan 2009ko Euskal Surf Zirkuituaren bigarren proban parte hartzeko, aldi honetan San Miguelen eskutik.
Lehenengo egunean Open Bko txandak ospatu ziren, final laurdenetako hasierako mangak egin ziren, iganderako utziz semifinalak.
Metro bateko olatuekin, eta Donosti jaietan, maila handiko surfa ikusi genuen batez ere azkeneko mangetan. Asturias, Kantabria eta Brasilgo surflariak ere izan genituen. Parte-hartzaileen artean junior asko zeuden , eta erakutsi zuten maila aipatzekoa da.
Larunbatean, nabarmendu ziren , besteak beste, Lore Eizagirre, neska bakarra, Mikel Elizalde, zein 15 urteekin final laurdenetara iritsi zen eta Open An parte hartu zuen. Borja Agote eta Norman Landa, Donostiarrak, zeintzuk maila handiz surfeatu ondoren igandeko semifinaletako sailkatu ziren, baita, Alex Gironi, Open Bko liderra eta Kanariar uharteetako Jose Mª Cabrera ere.
Jai-giroan , lehenengo eguna bukatutzat eman zen, San Miguel gunean, non hegaluze eta haragi pintxoak jateko aukera zegoen,zuzeneko musikaz gozatuz.
Igandean olatuak pixka bat txikiagoak izan ziren, baina nahikoak ekitaldia aurrera eramateko, gainera eguna aurrera joan ahala hobetuz joan ziren. Groseraino jendetza hurbildu zen gure surflariak ikustera. 24 onenak uretan zeuden.
Lehenengo eta behin Open A ko semifinalak eta finala ospatu ziren, non Cabrerak aukera gabe utzi zituen bere aurkariak eta iaz bezala irabazi egin zuen.
Borja Agote bigarren, Mitxel Lopez Zarauztarra hirugarren eta laugarren postuan Alex Gironi bizkaitarra, guztiak ere juniorrak. Gazteak nibel handi erakutsi zuten.
Open An, Indar Unanue, Sopelanan ospatutako lehenengo probaren irabazlea , hasierako mangetan kanporatua izan zen, bidea libre utziz. Igor Munian semifinaletan sartu zen eta rankingean bigarren postuan dago.
Surf polita erakutsi zuten Ander Ugarte eta Jatyr Berasaluze, zein Europako projunior rankingean lehenengo postuan dagoen. Biak ere maniobra ikusgarriak egin zituzten aereoak besteak beste. Aipatzekoa da ere Pedro Berasaluzeren papera, Jatyren anaia , zein Open B hasierako errondatik Open Ako final laurdenetara iritsi zen.
Finalean, Pablo Solar kantabriarra Euskal Surf Zirkuituko proba irabazi zuen. Behin baino gehiagotan Pablo, irabazteko ateetan geratu da baina Donostian lortu egin zuen, eta Jatyr Berasaluzen aurretik geratu zen. Hirugarren Jose Mª Cabrera eta laugarren 2007 eta 2008 Euskal Zirkuituko txapelduna Axier Muniain.
Laburbilduz esan nibel oso altuko proba izan zela, eta giro eta antolakuntza bikain egon zirela.Eskerrak eman behar Groseko Indarra Surf Taldea, San Miguel, El Diario Vascori besteak beste. Zirkuituko hurrengo proba urriak 3 eta 4 Zarautz eta Orruan.

EL DIARIO VASCO EUSKAL SURF ZIRKUITUA by SAN MIGUEL
Zurriolan, Abuztuak 8 eta 9
Antolatzaile: Euskal Herriko Surf Federazioa eta Groseko Indarra Surf Taldea
Sponsors: Euskaltel eta Leioa Wagen
Laguntzaileak: Eusko Jaurlaritza, Donostiako Udala, Surfer rule, Punto Radio, Naturalsurfing.com, Mare Urdina, 3sesenta, Red Bull eta Gipuzkoako Surf Federazioa

+ info www.euskalsurf.com

OPEN B

1º José María Cabrera
2º Borja Agote
3º Mitxel Lopez
4º Alex Gironi

OPEN A

1º Pablo Solar
2º Jatyr Berasaluze
3º José María Cabrera
4º Axier Muniain

TOP 10 OPEN B

1º Alex Gironi
2º Borja Agote
3º Mitxel Lopez
4º Beñat Makazaga
5º Norman Landa
6º Xabier Galpasoro
7º Manex Otegi
8º Julen Vega
9º Mikel Troitiño
10º Txaber Gaminde

TOP 10 OPEN A

1º Pablo Solar
2º Igor Muniain
3º Jatyr Berasaluze
4º Indar Unanue
5º Borja Agote
6º Axier Muniain
7º Ander Ederra
8º Karlos Gomez
9º Ander Ugarte
10º Mario Azurza
> Berriak
>>> Berriaren Zehaztasunak

2010 © EHSF | Argitaratua Irontec

Pribatasunezko Politika | Erabilpeneko Zehaztapen eta Baldintzak