ARITZ LARRINAGA IZAN DA ZURRIOLAKO PERTSONAIA NAGUSIA ASTEBURU HONETAN
El Diario Vasco Euskal Bodyboard Zirkuituko bigarrena proba garatu da Zurriolan asteburu honetan; bere garaian olatu faltagatik atzeratutakoa hain zuzen ere. Olatuak ez ziren handiegiak izan; 3/4ekoak besterik ez baina nahikoak eta politak, proba aurrera eramateko; gainera marea guztietan funtzionatu zuten. Azpimarratzekoa izan zen bertoko lehiakideen papera. Izan ere, bi iritsi ziren erdifinaletara eta bat, Open A mailako finalera. Baina berriro ere Sopelanakoak izan ziren nagusi nahiz eta askok Zurriolako probara jo ez bazuten ere.
Txapelketatik at geratu ziren lehenengo errondan Jon Ander Bengoetxea eta David Perez. Aritz Larrinaga, ordea, primeran aritu zen eta txapela lortu zuen berriro ere Donostian. Emaitza guztiak ezagutu itzazu euskalsurfen. Laster, argazki bilduma ere ikusgai egongo da.