noticiasEHSF.rss http://twitter.com/EHSF_Surf http://www.facebook.com/pages/Euskal-Herriko-Surf-Federazioa/218028234949669
 

BERRIAK

EUSKALTEL EUSKAL HERRIKO SURF TXAPELKETAREN 19. EDIZIOA OSPATU DA

20/09/2009
LAPURDIK ERAMAN ZUEN ATZO, TXAPELA BAKARRA, SENIOR MAILAN

Goizeko 9:00tan hasi zen atzo euskal kostaldeko 168 surflari onenak biltzen dituen Euskaltel Euskal Herriko Surf Txapelketako azken jardunaldia.

Aurreko egunetako surf kanporaketak garatu ondoren, atzo bodyboard adituen txanda izan zen. Surf senior mailaren salbuespenarekin. Hauek izan baiziren lehenengo orduko protagonistak. Horrela ba, 27 eta 35 urte bitarteko euskal surflari onenak bildu ziren Euskal Herriko irabazlearen txapela lortzeko asmoz. Trebetasun handiarekin menperatu zuen finala Biarritzeko surflaria, Mattieu Cerroman-ek; aparlari aparta, duda barik. Berak eraman zuen Lapurdik egun hauetan lorturiko txapela bakarra.

Honen arrakastaren ondoren iritsi zen bodyboarden txanda. Donostia eta Zumaiako bodyboard aditu eta gazteen trebetasunaren lekukoak izan ginen berriro ere. Multzo handia, bai zenbakian nola kalitatean; hala ere, ez zuten maila gazteenetan menperatu. Izan ere, Pablo Zabala bizkaitarra izan zen nagusi 16 urtetik beherakoetan eta Unai Insausti zarauztarra 18 urtetik beherakoetan. Hori bai, nagusi izan zen eta ikuskizun parta eskeini zuen oraingoan ere, Alex Uranga zumaitarra. Eta ez du finala erreza izan! Open mailak Harri Gorospe, Joserra Martinez eta Beñat Elosua mailako lehiakideak biltzen baitzituen. Erabat merezita, txalo ugarien jaso duen aparlaria izan zen Uranga.

Olatu ederretaz gozatu genuen gaurko jardunaldian: metro batekoak, haize barik eta azkenean eurik barik ere!. Justu sari banaketa amaitu bezain laster, sartu zen iparraldeko haizea, eskuineko olatu ederrak apurtuz, hodeiak eta euri gehiago ekarriz.

Hala ere, amaiera eta garaipen polita izan du aurtengo Euskal Herriko Surf Txapelketa, bai lehiakideen maila, nola antolaketa eta giroari dagokionez ere. 19. edizio hau hobetzea zaila izango da baina saiatu behar, datorren urtean, EHSFko 20. urteurrena ospatuko baita. Urtean zehar, Bizkaia, Gipuzkoa eta Lapurdiko surflarien arteko harremanak sendotzen dituzte ekintzak aregaotuko dira eta hauen arteko harremana sendotu. Azken finean, Europako surf talderik garrantzitsuena da!.

Informazio zabalagoa jaso ezazu: eguneroko kronikak, emaitza guztiak, argazkiak eta bideoak, txapelketaren webgunean: www.euskalsurf.com/live/
> Berriak
>>> Berriaren Zehaztasunak

2010 © EHSF | Argitaratua Irontec

Pribatasunezko Politika | Erabilpeneko Zehaztapen eta Baldintzak