noticiasEHSF.rss http://twitter.com/EHSF_Surf http://www.facebook.com/pages/Euskal-Herriko-Surf-Federazioa/218028234949669
 

BERRIAK

EUSKALTEL EUSKAL HERRIKO SURF TXAPELKETA ZUZENEAN EMITITUKO DA SAREARTEAN

14/09/2009
INOIZ EUSKAL KOSTALDEAN IZANDAKO SURFLARI LEHIAKIDE MULTZORIK HANDIENA BILDUKO DA DONOSTIAN

Jadanik bigarren urtea da Euskaltelek, EHSFko babesle nagusia, Euskal Herriko surf txapelketaren aldeko apostua egiten duela. Bizkaia, Gipuzkoa eta Lapurdiko surflari onenak biltzen duen txapelketa bakarra alegia. Guztira, 168 lehiakide izan dira hautatuak, aipatutako lurralde bakoitzeko 56 surflari onenak joko dutelarik, maiatzan, lurralde bakoitzean ospatutako lurraldeetako txapelketen ondorioz suertatutako lehenak hain zuzen ere. Duda barik, lehiakide multzo handiena bilduko duen txapelketa da hau, mundu mailako lehiaketetan baino partehartzaile gehiago bilduko direlarik. 12 maila, 3 modalitate, emakume eta gizonak bildu dezakeen txapelketa bakarra da hau; alegia, EHSFk bere baitan dituen lehiakide multzo zabalaren islada.

Azpimarratzekoa da, partehartze nagusia, open mailan emango dela, bai surfean nola bodyboard modalitatean. Bai batan nola bestean, 18 lehiakide izango dira lurralde bakoitzeko eta hauen buru izango dira, Axier Muniain gipuzkoarra, Txaber Trojaola bizkaitarra eta Mathieu Cerramon lapurtarra; hirurak, surf openeko adierazleak.

Grosen dagoen Zurriola hondartza donostiarran garatuko da aurtengo edizioa. Ostiralean hasiko da, irailak 18an; eta aurrekoetan bezala, 3 egunetan zehar garatuko da, iganderarte. Groseko Indarra Surf Taldea, hegoaldeko surf talderik garrantzitsuenetariko bat, EHSFrekin batera antolatuko du aurtengo txapelketa.

Euskal Herriko Surf Txapelketa bada, gure historiako surf txapelketarik luzeena, 19. edizioa garatzera goazela, EHSFren adin berbera alegia. Oso ekitaldi berezia da hau, urtero berritzen dena eta posible den heinean, hobetu ere egiten dena. Izan ere, aurtengoa, ediziorik deigarriena da. Berritasunen artean, aipatzekoak dira txapelketa izango dituen atal biak; alde batetik, Euskadi Txiki deitu duguna; bestetik, Euskadi Senior; lehiakideen adinen araberako sailkapena alegia. Lehena, azpi 12, azpi 14, azpi 16 eta azpi 18ko mailak barneratzen ditu; bigarrena, senior, master eta open mailak, bai surf nola bodyboard eta longboard-en, emakume zein gizonezkoetan.

Surf adituenak izango dira ostiraleko pertsonaia nagusiak. Larunbatean berriz, txikien txanda helduko da eta igandean berriz, bodyboard modalitatekoek hartuko dute parte.

Mendebaleko haize leunak espero dira eta metro bateko olatuak; baldintza onak Zurriolako hondartzan txapelketa aurrera eramateko. Ikuskizuna beraz, ostiraletik iganderarte garatuko da, egunero, 9etatik aurerra.

ZUZENEAN SAREARTEAN

"On-line" bitarteko jarraipenaren aldeko apostua egin du aurten ere Euskaltelek, mundu mailako surf txapelketa ospetsuenetan egiten den bezala. Euskaltel Euskal Herriko Surf Txapelketa merezi du eta!. Horrela, Donostiara joateko aukera ez daukaten horiek, sarearteko jarraipena egin dezakete, txandaz txanda, EHSFko webgune ofizialaren biatrtez: www.euskalsurf.com. Berritasun aparta! Honetan, eta hedabideei begira, bai argazkiak nola eguneroko bideoak jaisteko aukera izango da, erresoluzio eta kalitate profesionalean. Txanda guztien emaitzak, hala nola kronikak ere bilduko dira webgune honetan. Asteburu honetan beraz, euskal surf onena bilduko da Gipuzkoan, ekitaldi bakarrean.
> Berriak
>>> Berriaren Zehaztasunak

2010 © EHSF | Argitaratua Irontec

Pribatasunezko Politika | Erabilpeneko Zehaztapen eta Baldintzak