IKUSKIZUN APARTA IKASTXIKI SURF ZIRKUITUKO FINALEAN
Erabat ezarrita dagoen Txiki Surf txapelketaren edizio berria ospatu zen Zarautzen pasadan asteburuan. Aurten inoiz baino jendetsu eta arrakastatsua izan da. Alde batetik, bat egin duelako Ikastxiki Surf zirkuituko amaierarekin, eta partehartze handia izan zuelako, baita maila izugarria ere. Larunbatean, bai eguzkia, tenperatura atseginak eta noski 1.5m olatu ederrak lagun izan ziren. Giroa, ezinhobea!