EURI ZAPARRADA HANDIA ETA SURFLARI GAZTEENAK IZAN DIRA PROTAGONISTA ASTEBURU HONETAN ZARAUTZEN
DV- EHSF 2009 SURF OPEN-B, Zarautz-Orrua 10-12/10/09:
Lekua: Zarautz
Eguraldia: Euria eta itsas haizea.
Olatuak: 0,5-1 metroko haize olatuak. Olatu txikiak baina txapelketa egiteko nahikoak.
Eguneko kronika:
Lehenengo erronda 9:30tan hasi da eta pretriales, triales eta final zortzirenak burutu dira. Hurrengo egunerako preebisioa ona dela eta, OPEN B-ko ¼ nak larunbaterako uztea erabakitzen da.
Surflari aipagarriak:
Borja Agote: 12pto.ko txanda 1/8tan
Iker Acero: 10,1ptoko txanda 1/8tan, eta 12,17 trialetan. esperientzia eta erregulartasunez bere bi txandetan
Pedro Berasaluze: 11,4pt,ko txanda 1/8tan.
Alex Gironi: 7,67pt.ko olatua 1/8tan.
Erik Erostarbe surflari lokala txandak ongi pasatzen.
Alex Iriondo 12 urteko gaztea helduei gauzak gogor jarriz
Open Bko gainontzeko txandak astelehenean burutu dira, igandean bertan behea utzi ondoren olaturik ez dela eta.
Alex Gironik berriz irabazi du Open Bko txapelketa finalean Gillermo Soroa, Alex Iriondo eta Borja agoteri irabazita. Aipagarria finalean emandako maila, bai Alex gaztea eta baita gillermo beteranoak ere.
Finala:
Alex Gironi
Guillermo Soroa
Alex Iriondo
Borja Agote
Diario Vasco 2009 OPEN A, Zarautz-Orrua 10-12/10/09:
Lekua: Zarautz
Eguraldia: Estalia eta euria.
Olatuak: 1-1,5 metroko olatuak, itsasoko haize gogorrarekin.
Eguneko kronika:
Goizeko 11:00ak aldera ematen zitzaion hasiera OPEN-A kategoriari. Final zortzirenak burutu ondoren, sailkatutako surflariei ea Orruan ala Zarautzen jarraitu nahi zuten galdetu ondoren gehiengoak Zarautzen jarraitzea erabakitzen du.
Surflari aipagarriak:
Igor Muniain 15,53ptuko txanda, 8,33ko olatua 1/2tan eta maila oso onean suf egiten txanda guztietan.
Alex Iriondo 16,03ptuko txanda ikusgarria 1/4tan eta 15,13ptuko txanta 1/8tan, banetan aipagarria gazte honek erakutsitako surf maila.
Pablo Solar: erregulartsun eta esperientzia haundiz finalerarte
Mario Azurza: maila altuz txanda guztietan
Borja Agote: Zazpi txanda buru ditu egun berean guztietan maila ona emanez.
Finala:
1.- Mario Azurza
2.- Igor Muniain
3.- Pablo Solar
4.- Borja Agote
Mario Azurzak nagusitasunez eraman zuen txapelketako lehenengo postua, finalean hasieratik lehenego postuari eutsiz 8,27 eta 7,17ptuko olatuak eginez. Igor muniainek ere maila oso altuan surfeatu du baina ezin izan dio Mariori txapela kendu. Pablo Solarrek ez zuen finalean beste txandetan adina asmatu nahiz eta Igorrekin lehia estua eduki finaleko 30 minutuetan zehar eta Borja agotek 7 txanda egin ondoren ez zuen finalean beste txandetako freskotasuna azaldu.
Txapelketa honen ondoren zirkuitua pil pilean aurkitzen da azken probari begira.