HANTONEK LORTU ZUEN PUNTUAKETA NAGUSIENA ITZURUNEN
Olatuak metro erdi eskasekoak izan baziren ere, baldintza onak zirelakoan, aurrera ekin zioten el diario vasco euskal bodyboard zirkuituari; hori bai, aurreikusita baino 2 ordu beranduago, olatu hobeagoen zain.
Txikiekin hasi zen lehia: sub 16, sub 18, neskak, open b eta dropknee mailak garatu ziren larunbatean eta iganerako utzi ziren Open A maila goreneko kanporaketak. Azken jardunaldi honeta ere eguzkiaz gozatu zuten, haize leunaz eta olatu handiagoak ere izan zituzten.
Zirkuituko faboritoak haien lekuak sendotzen dituzte baina oraindik ere, irekita jarraitzen du zirkuitua. Hantonek, lortu zuen puntuaketa nagusiena eta Aritz Larrinaga da oraindik ere, open a mailako buru. Sopeloztarrak dira beraz, oraingoan ere nagusi zirkuituan. Baina azpimarratzeko papera egin zuen besteak beste, beti bezala, Alex Uranga zumaiatarra, hala nola Eider Paredes, bertokoa ere, zeinek nesken maila garatu zuen.
Emaitzak:
Neskek: 1.- Eider Paredes 2.- Conchi Anillo.
Sub 16: 1.- Diego Costas, 2.- Xavier Urrestilla, 3.- Alex Odriozola , 4.- Pablo Zabala.
Sub 18: 1.- Unai Uranga, 2.- Borja Gainzarain, 3.- Javier Borregan, 4.- Ander Remiro.
Open B: 1.- Ion López, 2.- Unai Fernández, 3.- Andoni Izaga, 4.- Tony Leguern
Drop Knee: 1.- Alex Castañeda, 2.- Alex Uranga
Open A: 1.- Antonio Ortiz, 2.- Aritz Larrinaga, 3.- Lander Irazabalbeitia 4.- David Pérez.
Open B zirkuituko txapelduna: Luis Pérez.