BERTAN BEHERA GERATU DA BODYBOARD EXTREME LA CENTRAL TXAPELKETA
Atzo aurreratu bezala, lehiaketa zuzendariak itsasoa ikertu du gaur goizean berriro ere eta nahiz eta olatu onak aurkitu dituen, ez dute ezarritako gutxienezko 2 metroak gainditzen. Beraz, bai antolaketak nola lehiakideek, deialdia bertan behera uztea erabaki dute eta hurrengo borraska bat itxarongo da; azken finean sasoi onenean gaude eta oraindik 4 hilabeteko itxarote epea daukagu aurretik. Mila esker Lemoizera jo duzuen hedabide eta jarraitzaile guztiei.