noticiasEHSF.rss http://twitter.com/EHSF_Surf http://www.facebook.com/pages/Euskal-Herriko-Surf-Federazioa/218028234949669
 

BERRIAK

TXABER TROJAOLA, EUROPAKO EUSKAL SURFLARI ONENA

09/11/2009
Lanzaroteko irlan amaitu da aurten ere Europako WQS mundu mailako zirkuitua; Islas Canarias Santa Pro txapelketarekin alegia; 6 izarretako txapelketa garrantzitsua da hau. Zirkuituko onenak bakarrik partehar dezakete; hauen artean, 5 euskal surflari. Borja Agote, Aritz Aranburu eta Hodei Collazo gipuzkoarrak 2. errondan izan ziren kaleratuak; Txaber Trojaola bakiotarra berriz, 3.ean. Eneko Acero getxotarra izan zen aurrera egin zuen bakarra eta azkenean azken laurdenetara iristea lortu zuen; emaitza bikaina. Zirkuitua txapelketa honekin amaitu da eta beraz, rankin finala eskuragarri daukagu jadanik. Guzti hauek emaitza onak lortu dituzte honetan. Bikainena, Trojaola izan delarik, 7. amaitu du; bere atzetik, Acero eta Collazo, 11 eta 12. tokietan. Hurrengoa zerrendan, Aranburu da, 24. tokian amaitu du. Zarauztarrak orandik beste proba bat garatu beharko du; WCTko azkena alegia; datorren hilabetean Hawain garatuko dena. Txapelduna edo txapelduordea izatea lortu beharko du datorren urteko WCTan partehartzeko. Zorte onena opa diogu!
> Berriak
>>> Berriaren Zehaztasunak

ZERTXOBAIT GEHIAGO

Hilabete honetan publikaturiko gainontzeko berriak:

2010 © EHSF | Argitaratua Irontec

Pribatasunezko Politika | Erabilpeneko Zehaztapen eta Baldintzak