noticiasEHSF.rss http://twitter.com/EHSF_Surf http://www.facebook.com/pages/Euskal-Herriko-Surf-Federazioa/218028234949669
 

BERRIAK

Garazi Sánchez surflari bizkaitarrari lagunduko dio Euskaltelek

11/03/2010
Kirol-babesletzako hitzarmen bat sinatu ondoren, hemendik aurrera, komunikazio-operadorearekin batera ikusiko da surflariaren irudia.

Euskaltelek eta Garazi Sánchez Ortún surflariak publizitate-babesletzako kontratu bat sinatu dute. Horren bidez, komunikazio-operadore globalak konpromisoa hartzen du surflari gazte txapeldun honen kirol-jarduera finantzatzeko, urteko ekarpen ekonomiko bat eginez, eta bere gain hartzen ditu kirolariaren telefonia mugikorreko gastuak ere. Bestalde, Garazi Sánchezek konpromisoa hartzen du Euskaltelen logotipoa jartzeko bere kirol-materialean eta operadorearen irudia daramaten kirolarien taldeko kide izateko.

2009an, 4. postua lortu zuen 18 urteko surflari bizkaitar honek 21 urtetik beherakoen Junior zirkuitu profesionalean, eta, kategoria absolutuan, berriz, Urrea irabazi zuen Euskadin. Aurtengo denboraldian, Munduko WQS (World Qualifying Series) zirkuituan parte hartuko du Garazik, eta Junior zirkuitu profesionalean parte hartzen jarraituko du, Europako Top2an egoteko eta Australiako final handira iritsi ahal izateko.

Surfetik bizitzea du amets Garazik, eta 10 urte daramatza kirol horretan. Munduko onenen aurka lehiatzen da, WCTn parte hartzera iristeko (surfaren lehen maila).

Hitzarmen honekin, kulturarekin, kirolarekin, ingurumenarekin, aisialdiarekin eta jasangarritasunarekin duen konpromisoari eusten dio Euskaltelek, Enpresaren Erantzukizun Sozialarekin eta interes-taldeek adierazitako interesekin bat. Orain dela lau urte sartu zen konpainia surfaren munduan; lau urte igaro dira dagoeneko Euskaltelen irudia xede-merkatuaren (merkatu gazte eta berritzailearen) irudiarekin bat egiteko apustua egin zenetik. Garazi Sánchez surflariari diruz laguntzeko interesaren ondorioz, Europan egingo den aurtengo pro Junior zirkuituko parte-hartzea finantzatzeko konpromisoa hartu du.

Lehiaketako surfa laguntzeaz gain, lankidetzako esparru-hitzarmen bat sinatua du Euskaltelek Euskal Herriko Surf Federazioarekin (EHSF); horren bidez, bi erakundeek elkarrekin egiten dute lan kirola sustatzen, oinarri-oinarritik hasita. Hitzarmen horri esker, Euskaltel da EHSFren babesle nagusia, eta, hala, Euskaltel Euskal Herriko Surf Txapelketaren antzeko proiektuak antola daitezke.
> Berriak
>>> Berriaren Zehaztasunak

2010 © EHSF | Argitaratua Irontec

Pribatasunezko Politika | Erabilpeneko Zehaztapen eta Baldintzak