noticiasEHSF.rss http://twitter.com/EHSF_Surf http://www.facebook.com/pages/Euskal-Herriko-Surf-Federazioa/218028234949669
 

BERRIAK

Orruako zubiaren garbiketa

30/03/2010
Azkenean, martxoak 29 astelehenean , Orruan makinak jardun ziren tunelaren garbiketa lanean, ia bi urteko kexa eta eskaeren ondoren. Garbiketaren konpetentzia nori zegokion argitu ostean, Usobiagako garabi haundi batek tunela garbitzeko makinatxo bat jeitsi zuen hondartza aldetik. Goiz guztian jardun ziren garbiketetan langileak eta izugarrizko makil , harri eta hondakin ugari atera zituzten tuneletik.

Errepide azpitik igarotzen den tunela da , Orruako hondartzara sartzeko biderik erabilgarriena surflarientzat. Eta azken bi urteotan , piszifaktoriako ur jausiak gelditzean, hondakin metaketa gero eta haundiagoa izan da.

Tunelaren azken urteko egoera tamalgarria, arriskutsua zein osasunaren kaltekoa izan da.

Orruako surflarien eta Gipuzkoako Surf Federazioaren kexak eta iradokizunak etengabeak izan dira azken bi urteotan , eta azken presioek arduradunei begiak ireki eta arazoari aurre egitea erabaki dute.

Garbiketak hurrengo egunetan zehar jarraituko dute, itsas egoeraren arabera. Garbiketaz gain, eta geroagoko garbiketak errazteko asmoz tunelera makinaria jeisteko aldapa bat egiteko proposamena egin eta onartu da.

Ondorioz, GSF ,garbiketa zein eginbeharrekoetan surflarion iradokizun eta proposamenak burutu daitezen prozesu guztian izango da.
> Berriak
>>> Berriaren Zehaztasunak

2010 © EHSF | Argitaratua Irontec

Pribatasunezko Politika | Erabilpeneko Zehaztapen eta Baldintzak