noticiasEHSF.rss http://twitter.com/EHSF_Surf http://www.facebook.com/pages/Euskal-Herriko-Surf-Federazioa/218028234949669
 

BERRIAK

ARITZ LARRINAGA DUGU BERRIZ ERE EUSKAL BODYBOARD ZIRKUITUKO BURU!

08/04/2010
Datorren asteburuan apirilak 17 eta 18an, El Diario Vasco Euskal Bodyboard 2010 Zirkuitua hasiko da Sopelanako Atxabiribil hondartzan.
2009ko azken proba ospatzeko aukerarik egon ez denez, alegia, Zentraleko txapelketa, maila goreneko txapelduna dugu aurten ere Aritz Larrinaga sopeloztarra. Beraz, hastera doan zirkuituko buru eta faboritoa ere bada. Gure bodyboarderrik onenetarikoa etxean jokatuko du gainera!
Uda sasoian, Donostian garatuko da bigarren proba; urrian Zumaian eta berriro Zentralean amaitzea espero dugu, abenduak aldera, aurten, itxarote epe luzeago bat finkatuko delarik, aukera gehiago izatearren. Izena eman ezazu lehenengo txapelketa honetan partehartzeko: open a, open b, neskak, dropknee, sub 18 eta sub16ko mailak dituzu aukeragai.
Esfortsu handia egin du EHSFk, euskal zirkuituko proba guztiak mantentzeko, hala nola, dirusariak. Krisialdi garai honetan, inoiz baino gehiago eskertzen dugu gure laguntzaile eta babesleen lana.
> Berriak
>>> Berriaren Zehaztasunak

2010 © EHSF | Argitaratua Irontec

Pribatasunezko Politika | Erabilpeneko Zehaztapen eta Baldintzak