EHSFk EUSKAL SURF ZIRKUITUAREN IRUDI BERRIA AURKEZTEN DU: SAN MIGUEL LOVE SURF
SAN MIGUEL EUSKAL SURF ZIRKUITUA 2010 HASTERA DOA
Euskal Surf Zirkuitua, estatu mailako surf zirkuiturik zaharrena da duda barik, orain dela 20 urte jaio baizen EHSFrekin batera. Egun, erabat ezarrita dagoen zirkuitua da, erreferentea, bai estatu mailan nola Europan.
Honen islada, 100 partehartzaileetan dago; askok, Europa eta mundu mailako zirkuitu ezberdinetan partehartzen dutelarik, emaitza ederrak lortuz.
Euskal surflarientzako tranpolina izateaz gain, Kantauriko surflari askorentzako erakustokia ere bada.
Noski, lau probetan izaten den azpiegitura, hala nola lantaldea, dirusarien kopurua, udalen eta surf taldeen laguntza aparta, berebiziko garrantzia dauka eta horrek guztiak bilakatu du zirkuitu hau, garrantzitsuenetarikoan eta lehiakideentzako galduezineko txapelketan. Hau dela eta, SAN MIGUEL bezalako enpresa erraldoiak, zeinek gugan sinistu zuen orain dela bi urte, euskal surfaren aldeko apostu sendoa egin du oraingoan eta ohore bat da euskal surf zirkuituaren babesle nagusitzat izatea. SAN MIGUEL LOVE SURF izango da euskal zirkuituko lau proba ezberdinetan ikusiko dugun irudi egokitua. Besteak beste eta EHSFren 20. urteurrena dela eta, azpiegitura ederra antolatuko dute txapelketa guztietan, musika kotzertuak eta barbakoak lau eszenatokietan.
Gainera, beste babesle garrantzitsu baten laguntza ere izango dugu: Euskaltel, EHSFren basbesle nagusietako bat eta benetazko luxua euskal surfarentzat. www.gozatueuskaltel.com webgunearen bitartez, surfaren inguruko berri guztiak jarrai ditzakegu!
Ez da sorpesa bakarra izango! Berritasunen artean, azpimarratzekoa da, dirusarien kopurua handiagotu dugula lehenengo lau finalistentzat. Emakumezkoen maila absolutu bat ere barneratu da eta bateratu egin dira orainarte zeuden Open A eta Open B mailak. Era honetan, parekatu egiten dira lehakideen aukerak.
Rankineko buru dugu Pablo Solar kantabriarra, 2009ko txapelduna. Bere atzetik, Igor Muniain, -2010eko karteleko protagonista- eta Indar Unanue; biak zarauztarrak.
Lehengo eszenatokia ere berria izango da. Aurten, Bakioko hondartza bizkaitarra hautatu baitugu. Hantxe bilduko dira, datorren asteburuan, ekainak 5 eta 6an, ehun bat lehiakide, 30 bat lankide eta jarraitzaile ugari ere espero ditugu!
Eskertzeko da beti ere, beste laguntzaileen lana: El Diario Vasco, El Correo, 3sesenta, Surfer Rule eta Natural adizkariak, Red Bull eta Greenfix (EHSFko txapelketetan banatuko diren parafina ekologiko berriak), aipatzekoak baita, EHSFko ardatz nagusia osotzen dutenak ere; BSF eta GSF, Eusko Jaurlaritza, Zarautz, Donostia eta Bakioko udalak eta surf taldeak.
......................
EZAUGARRIAK
Egutegia-Datak :
Ekainak 5-6 Bakio
Abuztuak 14-15 Donostia
Urria 2-3 Zarautz-Orrua
Abendua Nonbait
Mailak-Zirkuituak:
Zirkuitu Bateratua
Open zirkuitu bakarra
Irekia guztiei
Lehiaketa sistema :
Kanporaketa sistema: 4ko txandak
2 jardunaldiko lehiaketa :
Larunbata eta igandea
Zirkuituaren sailkapenerako sistema
Zirkuituaren azken sailkapenerako:
4 probatik, 3 onenak hartuko dira kontuan
3 proba egin ezkero, 3 onenak hartuko dira kontuan
Zirkuituko laugarren proban parte hartzeko ( Itxia )
Aurreko 3 probatik, 2 onenak hartuko dira kontuan
2010 Seeding-a
2009ko Open A eta B zirkuituen arabera osatua
(rankina kontsultatu)
Izenemateak
Epea:
Txapelketa aurreko Ostiraleko eguerdiko 12:00-ak
Partehartzaile guztiek izena eman beharko dute aipatutako epearen barruan
Betebeharrak- Izenemate modua:
FAX edo MAIL-ez , ordainagiria honako kontzeptuarekin:
Izen abizenak
Maila edo zirkuitu mota
EHSF Kontu korrontea:
BBVA- 0182 1290 3401 0150 3866
EHSF Fax zenbakia:
94 473 52 53
EHSF Helbide elektronikoa:
HYPERLINK "mailto:ehsf@euskalsurf.com" ehsf@euskalsurf.com
SAN MIGUEL EHSF SURF OPEN Bakio Programa:
. Larunbata, ekainak 5
- Deialdia: 9:00 AM
- Mailak: Mutilak Open
. Igandea, ekainak 6
- Deialdia: 9:00 AM
- Mailak: Neskak Open eta Mutilak Open