noticiasEHSF.rss http://twitter.com/EHSF_Surf http://www.facebook.com/pages/Euskal-Herriko-Surf-Federazioa/218028234949669
 

BERRIAK

GIPUZKOAKO BODYBAORD TXAPELKETA 2010

17/05/2010

GIPUZKOAKO BODYBAORD TXAPELKETA, KRONIKA

Beñat Elosua Donostiarrak lortu zuen txapela larunbatean Zurriolako Hondartzan Gipuzkoako Bodyboard txapelketan.

Goiz goizetik haize zakarra eta euria izan zen Zurriolako hondartzan, itsaso nahastua baina metro terdiko altuerakoako olatuak izan ziren, partehartzailek beraien gaitasuna erakusteko aukera eman zutenak.

Lehenengo txandak Open mailakoak izan ziren marea beheruntz zihoan bitartean. Ondoren 16 azpi eta 18 azpi sartu ziren uretara beraien lehen saioak eginez. Eguardian eguraldiak hobetuko zuelako intentzioarekin, antolatzaileak ordu beteko atsedenaldia egin zuten, arratsaldez final erdietako mangak utziz marea alturako.

Haizea eta euria protagonista izan ziren arratsaldean ere baina parte hartzaileak gogotsu gerturatu ziren Donostira txapela irabazteko intentzioarekin eta final erdi eta finaletan maila altuko bodyboard-a erakutsi zuten bai gaztetsoenak, baita helduenak.

Aipatu beharra, zumaiako gazteak Xabier Urrestilla eta Alex Odriozolak erakutsitako maila bai 16 azpi, bai Open-en. Estilo bikainakin puntuazio altuak lortu zituzten txapelketatan esperientzia asko izango balute bezala.

Open Kategorian donostiarrak nagusitu ziren, finalean Iñigo gainzarain, Lander Irazabalbeitia eta Beñat Elosua hondartzako lokalak izan ziren Zarauzko Ibai Tenrero-rekin. Azkenean Beñatek jarri zuen txapela, aurten ere emaitza onak lortzeko intentzioarekin erakutsiz.

OPEN

1- Beñat Elosua
2- Lander Irazabalbeitia
3- Ibai Tenrero
4- Iñigo Gainzarain

DROPKNEE

1- Julen de Diego
2- Unai Fernandez
3- Aritz Aizpuru
4- Gorka Azkue

SUB 18

1- Xabier Urtxulutegi
2- Iñigo Izagirre
3- Borja Lilly
4- Jon Martinez

SUB 16

1- Alex Odriozola
2- Jon Isasti
3- Iban Iriondo
4- Xabier Urrestilla

BISITA EZAZU ARGAZKI BILDUMA!
> Berriak
>>> Berriaren Zehaztasunak

2010 © EHSF | Argitaratua Irontec

Pribatasunezko Politika | Erabilpeneko Zehaztapen eta Baldintzak