noticiasEHSF.rss http://twitter.com/EHSF_Surf http://www.facebook.com/pages/Euskal-Herriko-Surf-Federazioa/218028234949669
 

BERRIAK

BI HILABETE LUZE ITXARON ONDOREN, ASTEBURU HONETAN EL DIARIO VASCO EUSKAL BODYBOARD ZIRKUITUA HASIKO DA SOPELANAN

17/06/2010
Azkenaldi honetan pairatutako olatu falta deigarria izan da benetan. Izan ere, bi hilabeteko atzerapena jasan du El Diario Vasco Euskal Bodyboard Zirkuituak. Baina badirudi, orain dela egun batzuk finkatutako data berria mantenduko dela eta EHSFko Sail Teknikoak konfirmatu berri duenez, asteburu honetan, ekainak 19-20, hasiko da zirkuitua, Sopelanako Atxabiribil hondartzan.

2009an maila goreneko txapelduna izandako Aritz Larrinaga sopeloztarra dugu rankineko buru. Gure bodyboarderrik onenetarikoa etxean jokatuko du gainera! Open A maila honetan beste izen handiko lehiakideak izango dira: euskaldunak ez ezik, Kantabria, Portugal eta Frantzatik etorritakoak besteak beste.

Datorren hilabetean, Donostian garatuko da bigarren proba; urrian Zumaian eta berriro, Lemoizko Zentralean amaitzea espero dugu, abenduak aldera, aurten, itxarote epe luzeago bat finkatuko delarik, aukera gehiago izatearren. Open A mailaz aparte, Open B maila ireki bat, Neskak, Dropknee, Sub 18 eta Sub16ko mailak ere barneratuko dira. Guztira, partehartze handia espero delarik.

Esfortsu handia egin du EHSFk, El Diario Vasco Euskal Zirkuituko proba guztiak mantentzeko, hala nola, dirusariak. Krisialdi garai honetan, inoiz baino gehiago eskertzen dugu gure laguntzaile eta babesleen lana, Euskaltel eta El Diario Vasco nagusi direlaik. Aurten ere, EHSFk Peñatxuri Surf Taldearen laguntza izango du antolakuntzan; alegia, rider bikainenen surf talde nagusietako bat.

Goizeko 9tan hasiko da txapelketa eta olatuen arabera garatuko da asteburu osoan zehar.
> Berriak
>>> Berriaren Zehaztasunak

ZERTXOBAIT GEHIAGO

Hilabete honetan publikaturiko gainontzeko berriak:

2010 © EHSF | Argitaratua Irontec

Pribatasunezko Politika | Erabilpeneko Zehaztapen eta Baldintzak