EUROPAKO HIRI-OLATU ONENAK, PRO JUNIOR BERRI BAT JASOKO DU AURTEN ERE
20 euskal surflarik partehartuko dute ostegun honetan Zurriolan hastera doan Donostia Oakley Pro Junior txapelketan.
Aurten ere, mundu mailako junior zirkuituko proba berria ospatuko da Donostian; aurten, Oakley Pro Junior izenpean. Galduezinezko proba da hau, munduko hainbat surflari gazteentzat. Izan ere, 20 urtetik beherakoentzako zirkuitu garrantzitsuena da ASP Juniorra.
Donostiako proba, garrantzi bikoitza izango du, neskak eta mutilak barneratzen baititu. Horrela ba, mundu osotik etorritako neska-mutilak joko dute Zurriolara uztailak 22-25 artean.
Askok, Europako hiri-olatu onena dela diote; izan ere, Zurriolako hondartza, olatuak izaten ditu ia urte osoan zehar. Bihar, gora egingo du itsasoak eta aste osoan zehar metro inguruko olatuak espero dira.
200 bat gazte espero dira; horien artean, frantzesak eta euskaldunak, berebiziko garrantzia izango dute. Donostiako proba, Europako lehena izango da. Bertoko lehiakideen artean Groseko Indarra Surf Taldeko bi kide dira azpimagarri: Ethan Egiguren, egungo Gipuzkoako txapelduna sub 16koetan eta atzo, King of the Gromms zirkuituko garaile izendatu berria; eta Borja Agote, biak, Gipuzkoako junior selekzioko kideak. Orain dela gutxi, EHSFk Agoteri eginiko elkarrizketan, honek zera esaten zuen: "Rankineko lehenengo 16en artean kokatzea gustatuko litzaidake eta Donostian, paper ona jorratzea nahiko nuke".
Gipuzkoako surf federazioak itxaropen handia jarri du bere junior selekzioan. Alegia, 15 surflari hauetako baten bat, finalera iritsiko delakoan dago; are gehiago, top 4ean geratuko direlakoan daude. Hauen buru dugu Marcos Sansegundo zarauztarra, bere azken urtean junior bezala. Tope 4ean sartzen dena, Australiara joateko aukera izango du eta hantxe jokatzen den mundialean partehartuko du. Jatyr Berasaluzek ohore hau izan zuen 3 urtez, junior izandakoan. Sekulako aukera da WQSra salto egin aurretik; izan ere, izen handiko surflari askok pasa dira hemetik.
Nesken artean ere, zeresan handia du Euskal Herriak, batez ere Bizkaiak. Besteak beste, Garazi Sanchez getxotarra izango dugu lehiakide, iaz, Europako 4.a ranking finalean. Berarekin batera, Sopelanako Leticia eta Loiola Canales ahizpak. Batez ere, frantzesak izango dira hauen arerio handienak.
Azpimarratzeko da Euskadik, surf juniorraren alde egiten ari den apostua. Izan ere, Europan jokatzen diren 5 probetatik, 2, gure kostaldean ospatzen dira. Horrela, Donostiaren ostean, Sopelanako proba iritsiko da, ezaugarri berberekoak. Kanariar Uharteak eta Frantzia izango dira geroko probak; oso eszenatoki garratzitsuak.
Donostia Oakley Pro Juniorra, Gipuzkoako hiriburuan jokatzen den surf lehiaketa garrantzitsuena dugu; horregatik, hedabideen aurrean aurkeztuko dugu bihar, prentsaurrekoan, goizeko 11:30tan, Cafe de la Playa terrazan, Zurriolako Sagues-en kokatua.
Txapelketa uneoro jarraitzeko: www.aspeurope.com/events2010/donosti/