Gipuzkoarrak izan dira nagusi aurtengo Euskaltel Euskal Herriko Surf Txapelketan.
Euskal Herriko surflari onenak jo zuten asteburuan Bakioko hondartzara Euskaltel Euskal Herriko Surf Txapelketa ospetsuan partehartzera. Asteburu luzea izan zen, maila anitz jasotzen baititu urtero eta azken 20 urteetan ospatzen den txapelketa honek. Guztira, ehun bat partehartzaile batu zituen txapelketak.
Orokorrean, eguraldi ederra izan genuen, eta horrek jarraitzaile eta surfzale asko erakarri zituen. Olatuak ere nahiko ondo portatu ziren; izan ere, metro inguruko serie ederrak izan genituen; ezkerrak eta eskuinak, olatu laburrak, bultzada nahikoarekin.
Bodyboard modalitateko lehiakideak izan ziren larunbateko protagonistak eta iganderako utzi ziren surfeko mailak.
Hondartzaren erdialdeko olatuak aukeratu zituzten lehiakideek. Hementxe kokatu zen azpiegitura. Honen baitan, zuzenean emititzeko egitura ere sartu zen; izan ere, sareartean zuzenean emititzen den euskal mailako txapelketa bakarra dugu hau. Beti bezala, EHSFko webgune ofizialean ikusgai: www.euskalsurf.com/live
Lehengo jardunaldian, Xabier Urrestilla izan genuen protagonista nagusia, 16 urtetik beherakoetan laugarren finalista izan ostean, gazte hau, txapelduna izan zen bodyboard open mailan, txanda guztietan, fin eta sendo aritu zelarik. Bizkaitarra izan zen 18 urtetik beherakoetan txapelduna, Ander Aginagalde, eta gipuzkoarra berriro ere, 16 urtetik beherakoetan txapelduna: Alex Odriozola. Biak, bikain.
Igandeko jardunaldiari dagokionez, azpimarratzekoa izan zen orainarteko txapeldun nagusiaren kanporaketa maila gorenean; Indar Unanue at geratu zen final laudenetan. Ander Mendiguren berriz itzel ibili zen txapelketa guztian zehar, laudenak eta finalerdiak irabaziz.
Txaber Trojaola bakiotarrak eta etxeko faboritoena, 12 puntu egin zituen final laurdenetan eta 13,4 finalerdietan txapelerako hautagai sendoa izan zen. Asier Makeda eta Ander Ederra zarauztarrak sendo ibili ziren beraien txandetan. Aipagarria Borja Agote eta Ander Ederreraren arteko lehia finalerdietan.
Azkenean, Asier Makedak gogor ekin bazion ere, azken minutuetan Txaber eta Ander Ederra asko hurbildu ziren Asierrengana, lehenengo Txaberrek hartuz lidertza eta azken olatuan Ander Ederrak, 5,9ptuko olatu bati esker txapela jartzea lortu zuelarik. Amaiera benetan polita ikusi genuena.
Emakumezkoetan berriz, Lore Eizagirre gailendu zen. Finalean, lehia estua izan zuen Garazi Sanchez getxotarrarekin baina azkenean, olatu aukeraketa hobe bati esker, Lore Eizagirre zarauztarrak lortu zuen txapela.
Senior mailan Paulo Diazek gogor ekin zion senior mailari, lehenengo txandan 10,37 punturekin finalera lehenengo postuan pasaz. Finalean, Iñigo Idigoras-ek hasieratik hartu zuen aurre, lehenengo olatuan 5, 33 puntu atereaz. Atzetik, Aritza Saratxaga eta Paulo Diaz-ek saiatu arren ezin izan dute Iñigo harrapatu, 2. eta 3. geldituz hurrenez-hurren.
Masteren Erik Erostarbe zarauztarrak finalerdi ikusgarria burutu zuen finalerdietan, 13,33 puntuko batura lortuz. Finalean Haritz Mendiluze, Axel Diaz, Erik Erostarbe eta Jon Herrera lehiatu ziren.Axelek lehenengo ekin dio txandari, baina Haritzek txandari buelta ematea lortu du 4,5 eta 7 puntuko olatuak hartuz.Axelek saiatu arren ezin izan du lehenengo postua berreskuratu, txapela Haritzek eramanez. Erikek ez du finalerdian bezala asmatu hirugarren postuan geldituz.
Longboarden Finalerdietan Oier Illarramendik 14,67 puntu eskuratu ditu, 8 puntuko olatua burutuz. Finalean, Jorge Alcibar, Oier Illarramendi eta Mikel Urigoitia ongi hasi dira 4,83; 5,83 eta 6,33 puntu lortuz hurrenez-hurren. Txanda aurrera joan ahala, Oierrek 7,33 puntuko olatu bati esker lidertza eskuratu du, amaierararte txapela defendituz. Mikel Urigoitia bigarren gelditu da, Jorge hirugarren eta Jokin Argote laugarren.
Informazio zabalagoa, emaitzak eta argazkiak: www.euskalsurf.com
TXAPELDUNAK
Surf Open:
Ander Ederra, Gipuzkoa
Bodyboard Open:
Xabi Urrestilla, Gipuzkoa
Bodyboard sub 18:
Ander Aginagalde, Bizkaia
Bodybard sub 16:
Alex Odriozola, Gipuzkoa
Surf Emakumeak:
Lore Eizagirre, Gipuzkoa
Surf Senior:
Iñigo Idigoras, Gipuzkoa
Surf Master:
Haritz Mendiluze, Gipuzkoa
Longboard:
Oier Illarramendi, Gipuzkoa