IGOR MUNIAIN ETA LETICIA CANALES IZAN DIRA NAGUSI ZIRRIOLAN
Amaitu berri da Donostiako Zurriola hondartzan San Miguel Euskal Surf Zirkuituko bigarren proba.
90 lehiakide jo zuten bertara; 72 openen hartu zuten parte, 18, neskeen mailan.
Larunbatean garatu ziren openeko kanporaketa gehienak. Iganderako utzi ziren azken laurdenak, erdinalak eta finala, hala nola nesken txanda guztiak.
Lehenengo jardunaldiko olatuak 1,5-2 metrokoak izan ziren, batez ere ezker olatuak, nahiko nahasiak baina indartsuak; haizea eta euri zaparradak ere izan baziren ere, jarraitzaile ugari gerturatu ziren.
Azpimarratzekoa izan zen jardunaldi honetan hainbaten maila: Juan Diaz Terán adibidez, oso erregularra izan zen, kalitatezko olatu ederrak garatu zituelarik.
Alex Iriondo gaztetxoa, oraingoan ere indar eta trebezi handia erakutsi zuen lehengo kanporaketatik. Ikusgarria Pedro Berasaluze 7,83putuko olatua burutuz 2. errondan.
Ander Ederra, Euskal Herriko txapelduna oso ongi 3. errondan 12,50 putuko txanda burutuz.
Dani Alonso oso gogor 3. errondan, erregulartasunez eta lehiakideekiko difentziak markatuz.
Final zortzirenetan, ez da sorpresa handiegirik egon, faborito guztiak aurrera eginez.
Igandean final laurdenetan ikaragarrizko ikuskizuna ikusi dugu lehenengo txandan, non Ander Ederrak eta Pedro Berasaluzek 2009. urteko zirkuituko garailea Pablo Solar kanporatu egin duten.
Igor Muniain, Karlos Gomez eta Indar Unanue zarauztarrek lehenengo pasa dituzte beraien final Laurdenak.
Norman Landa eta Ethan Egigurenek ere finalerdietara sailkatzea lortu dute, surf bikaina burutuz.
Finalerdietan lehia estua ikusi dugu bi txandetan. Lehenengoan, oso estu egon da Pedro Berasaluze eta Ander Ederraren arteko lehia, azkenengo olatua Ander sailkatu delarik, Igor Muniainen atzetik. Beste finalerdian, antzerako ikuskizuna izan dugu, Indar Unanue eta Karlos Gomezen arten. Azkenean Norman Landa eta Karlos Gomez sailkatu dira.
Finalean, Karlosek gogor ekin dio 6,27 puntuko olatua burutuz. Ondoren Igorrek olatu ikusgarria egin du, 8 puntu atereaz. Txandaren amaieran Karlosek 5, 30 ptuko olatua egin eta segitua Igorrek 8,40 puntuko olatuarekin erantzun dio, finala bereganatuz. Azken unean Norman Landak 7 puntuko olatu bati esker hirugarren postua eskuratu du.
Emakumezkoetan,final laurdenetan, faboritoek aurrera egin dute, azpimarragarriak izanik Maria Ortiz eta Garazi Sanchez eginiko txandak 12,87 eta 13,50 puntu ateraz hurrenez hurren.
Finalerdietan, txapelketa irabazteko bi faborito finaletik at gelditu dira, Lore Eizagirre eta Garazi Sanchez.
Aipagarria Leticia Canales finalerdian, 6,5ptuko olatua burutuz.
Finalean, Leticia Canales, Maria Ortiz, Ariane Ochoa eta Ainara Aymat aritu dira. Txanda hasieratik oso ondo lehiatu da Leticia, txanda guztian zehar lehenengo postuari eutsiz. Txanda amaitzeko 5 minutu faltan, Maria Ortiz-ek estu hartu du Leticia, 6.33 eta 5.33 puntuko olatuei esker, baina txanda amaieran Leticiak 7 puntuko olatua burutu eta lehenengo postuari heldu dio.
SAILKAPENAK
OPEN SURF
1 Igor Muniain
2 Karlos Gomez
3 Norman Landa
4 Ander Ederra
OPEN NESKAK
1 Leticia Canales
2 Maria Ortiz
3 Ainara Aymat
4 Ariane Ochoa