noticiasEHSF.rss http://twitter.com/EHSF_Surf http://www.facebook.com/pages/Euskal-Herriko-Surf-Federazioa/218028234949669
 

BERRIAK

Zurriolan irabazi du eta egungo el diario vasco euskal bodyboard zirkuituko txapelduna izendatu dute Hanton

19/09/2010
Olatu parteak beherakada itzela aurreratzen zuten iganderako eta ori dela eta, larunbatean garatu zen El Diario Vasco Euskal Bodyboard zirkuituko lehenengo proba. Open B mailarekin hasi zen proba goizeko 9etan.

Jadanik lehenengo txandetan azpimarratzekoak izan ziren hainbat sorpresa; adibidez, Tony Le Guern-en kanporaketa; iaz top 5eko partaidea, zeinek zorte txarra izan zuen oraingoan, lehenengo erronda gainditu barik geratu zelarik.

Open B txandetan zehar, Euskadiko potentziala ikusteko aukera paregabea izan genuen. Honen buru, Alex Odriozola (Sub 16); finalean sartzea lortu zuen, beste 3 gipuzkoarrekin; azpimarratzekoa ere, Javier Borregán (Sub 18) eta Jon Isastiren papera (Sub 16), biek finalerdietan.

Azkenean, Ander del Puertok irabazi zuen; bigarren izan zen Borja Gainzarain, zeinek, txapelketako puntuaketa bikainena lortu zuen: tubo perfektu bati esker. Hirugarren izan zen Alex Odriozola eta laugarren Ander Rueda zarauztarra.

Sub 18koetan, Ander Remiro izan zen garaile; bigarren geratu zen Ander Aguinagalde; 3. Jonathan Oloniluyi eta 4. finalista, Iñaki Gallego.

Sub 16koetan, Jon Isasti lortu zuen txapela maila altua erakutsis; estu samar ibili ziren bere atzetik, beste 3 finalistak: Alex Odriozola, Xabier Urrestilla eta Iban Iriondo.

Drop Knee mailan, oraingoan ere, Alexander Castañeda izan zen nagusi. Borja Gainzarainek txapela lortzeko zorian egion zen baina azkenean 2. geratu zen; Iñigo Ganzarain eta Unai Fernández donostiarra atzetik.

Finalen ostean, maila gorenari eman zion hasiera, 0pen A alegia. 2009.eko 12 lehiakide onenak partehartzen dute honetan, baita amaitu berri den Open B mailako 4 finalistek. Open A mailako lehiakideen trebezia lehenengo txandetatik zen ikusgai. Finala %100 bizkaitarra izan zen. Honen buru, Antonio Ortiz, -Hanton-, bigarren, Aritz Larrinaga, 3. Jon Ander Bengoetxea eta 4. David Perez. Denak, sopeloztarrak!

Jarraian ospatu zen sari banaketa eta jadanik, datorren hilabetean izango dugu hauek ikusteko aukera berria. Izan ere, Zumaian elkartuko dira urriak 16 eta 17an, bigarren proba bat ospatzeko. Itzurun izeneko hondartza ederrean izango da.

Laster, txapelketako argazkiak ikusgai...
> Berriak
>>> Berriaren Zehaztasunak

2010 © EHSF | Argitaratua Irontec

Pribatasunezko Politika | Erabilpeneko Zehaztapen eta Baldintzak