Aritz Aranburu : Brasilen irabazi du (ASP 6-stars)
Aritz Aranburu, atzo amaitu zen SuperSurf Internacional de Barra da Tijuca proba gainditu zuen Brasilen; Rio de Janeiron ospatzen den 6 izarretako ekitaldi garrantzitsua alegia; William Cardoso brasildarraren aurkako finala ederra jokatu zuen.
Egun batzuk lehenago surflari zarauztarrak beste 6 izarretako proba gainditu zuen: Oakleyk aurkeztutako Rio Surf International txapelketa. Honetan ere, beste brasildar bat menperatu zuen; Leandro Bastos.
2007an, Europako txapelduna izandakoa, WCT zirkuituko kide izan zen 2008-2009 bitartean eta denboraldi honetan primeran ari da batez ere Brasileko etapan; izan ere, maiatzan izandako 6 izarretako Maresia Surf International txapelketan ere nagusi izan zen.