IGOR MUNIAIN ETA LETICIA CANALES GARAIPENA LORTU DUTE BAITA ORRUAN ERE
1,5m-ko olatu ederrak izan ditugu asteburu honetan San Miguel Euskal Surf Zirkuituko 3. proba ospatzeko: ezker eskuin olatu garbiak eta itsaso ordenatu bat.
Zarautzen ospatu zen lehenengo jardunaldia; Orruan, bigarrena.
Larunbatean, hego haize lasaia egon da egun guztian zehar.
Egun aparta egin du tenperatura beroa izanez.
Surflari eta surfzale asko inguratu dira txapelketara, surf giro aparta egonez.
Azpimarratzekoa izan da Iulen Elkororen papera: oso sendo bere bi lehen txandak irabaziz eta 11,23 eta 13,23 puntu ateraz hurrenez hurren.
Lander Arakistainek txanda ikusgarria burutu du eguneko 7,6 puntuko olatua burutu eta 13,6 puntuko txanda burutuz, 48ko errondan.
Bestalde, Imanol Yeregi, Guillermo Soroa, Asier Iribar, Haritz Mendiluze, Alex Iriondo eta ongi aritu dira beraien txandetan nagusituz.
Alex Iriondok 7,1ko olatua burutu du 48ko errondan.
Markos San Segundok ezin izan du lehiaketan jarraitu besoko lesioa dela eta.
Garazi Sanchez-ek txanda ikusgarria 17 puntu batuz eta 9,33 bat eginez lehenengo txandan.
Apagarria Ainara Aymat gaztearen lana finalera sailkatuz Loiola Canalesekin batera.
Bigarren finalerdi oso lehiatua Garazi Sanchez, Leticia Canales eta Maria Ortizen artean, azkenik Garazi eta Leticia sailkatuz finalera.
Igandean, olatu ikusgarriak izan ditugu; Orruan aspaldian ikusi diren onenak. Itsaso garbia, olatuak etengabe bonbeatzen.
Goizean hego haize lasaia egon eta egunak aurrera egin ahala haizea indartzen joan da.
Lainotuta egon da tenperatura atseginarekin.
Surfzale asko gerturatu dira ikuskizun handia ikustera.
Azpimarratzekoa izan da goizeko lehen orduetatik ikusitako surf maila: oso ona; Igor Muniain, Ander Mendiguren, Imanol Yeregi, Pedro Berasaluze, Ander Ugartek eta Karlos Gomezek txanda onak burutu dituzte final zortzirenetan, puntuaketa altuak lortuz eta beraien txandak lehenengo pasatuz.
Final laurdenetan ikuskizun itzela ikusi ahal izan da, non Asier Makedak 17 puntuko txanda burutu duen. Bestalde Ander Ugartek ere txanda bikaina burutu du 14,73 puntu atereaz.
Finalerdietan ikuskizuna are hobea izan da, lehenengo finalerdi zoragarria ikusi ahal izan dugularik. Bertan Iulen Elkororen eskutik izugarrizko bizkarkako tutua ikusi dugu, non epaileek 10 puntu eman dituzten. Sei tutu inguru ikusi dira finalerdiak iraun duen 25 minututan finalera lehenengo Igor Muniain eta Bigarren Iulen Elkoro sailkatuz, Asier Makeda eta Txaber Gamindek txanda ikusgarria burutu arren ezin izan dute finalera sailkatu. Beste finalerdian, lehia estu izan da non azkenik Karlos Gomez eta Ander Ederra sailkatu diren final handira.
Finalean Iulen Elkoro oso gogor hasi da, baina ez du asko iraun Igor Muniainen erantzunak. Azken honek bi tutu saiakera egiten zituen bitartean Iulen gogor surfeatzen jarraitu du. Hirugarren saiakeran, Igorrek tutu ikusgarria burutzea lortu du eskuak altxatu eta 10 puntuko puntuaketa lortuz. Finaleko beste surflariak saiatu diren arren ezin izan dute lidertza eskuratu, azkenik Igorrek lortuz lehenengo postua.
Emakumezkoen finalean 1,5 metroko olatu itzelak sartu dira non Garazi Sanchez-ek oso ondo ekin dion txandari, olatuak barru barrutik hartzen eta atzera mozketa, sartu irteerak eta ezpain gaineko irristaketak tartekatuz. Bestalde, Leticia Canales ere ongi aritu da bigarren postuari eutsiz. Txanda aurrera zihoan heinean Leticiak serie handi bat hartu eta bi maniobra oso gogor sartu ditu, Garaziren puntuaketa berdinduz. Bitartean, Loiola eta Ainara, jo eta su aritu dira hego haize indartsuak orraztutako olatuei igeri egiten, nahiz eta ez duten olatu kokapenean gehiegi asmatu. Azkenean, txanda amaieran Leticia eta Garazi berdinduta gelditu dira, eta olatu onena Leticiarena izanik, azken honek lortu du lehiaketa irabaztea.
Aipagarria baita 13 urteko Ainara Aymatek eginiko lana olatu bortitzetan barruraino sartu eta helduekin duintasun handiz lehiatuz.
SURF OPEN
1 Igor Muniain
2 Iulen Elkoro
3 Karlos Gomez
4 Ander Ederra
EMAKUMEZKOAK
1 Leticia Canales
2 Garazi Sanchez
3 Loiola Canales
4 Ainara Aymat