BALDINZTA GOGORRAK PAIRATU GENITUEN ZUMAIA, EL DIARIO VASCO EUSKAL BODYBOARD ZIRKUITUKO TXAPELKETA BERRIAN
Larunbatean hasi ziren Open B mailako azken zortzirenak edo lehenengo erronda. Olatuak, ezinhobeak ziren. Tamaina itzela eta benetan bikainak. Honi esker, maniobra anitz jorratzeko aukera izan zuten lehiakideak Itzuruneko hondartzan.
Honela ba, eta Motxo untzia han zela, lagun genituen erreskateko untziak, baita helikopteroa ere; eta hau eszenatoki bezala, aurrera ekin genion txapelketari. Zortzirenak amaitu bezain laster, laurdenei ekin genien; at geratu ziren faborito asko, baina aurrera eta ondo ekin zioten junior ugari.
Azpimarratzekoa izan zen Alex Odriozola eta Xabier Urrestillaren papera. Haien hondartza aski ondo ezagutzen dutela erakutsi zuten. Baita, Unai Insausti eta Ander Rueda zarautarrek, zeintzue, finalera egiten zuten salto.
Sub 18an, Javier Borregánek irabazi zuen; bere atzetik, Ander Aguinagalde, Jon Martínez eta Ander Remiro.
Sub 16an berriz, Pablo Zabala bizkaitarra irabazi zuen, sorpresa iztela izan zelarik. Bere atzetik, Gorka Diez eta bertoko Alex Odriozola eta Xabier Urrestilla.
Argi eskasa zegola eta, iganderako utzi ziren erdinfinalak eta Open bko finalak.
Zoritxarrez, itsas baldintzak ez ziren larunbatekoak bezain onak izan, eta beraz, olatuak ez ziren oso kalitate onekoak; horregatik, ez genituen aereo berberak ikusi. finalera egin zuten salto bertoko Ion López eta Alex Odriozola, zeinek, txapelketako puntuaketa bikainenak lortzen zituen larunbatean. Azkenean, Lopezek lortu zuen txapela, bigarren, Alex Odriozola, 3. Unai Insausti eta Ander Rueda 4. tokian.
Eguraldia zela eta, ordu bateko atsedena egin behar izan genuen eta orduantxe ekin genion Open A mailari. Oso txanda estuak ikusi genituen; eta baldintza gogorrak benetan. Finala, azken 5 minutuetan argitu zen; txapela, Antonio Ortizek lortu zuen eta bere atzetik, ezberdintasun txikiarekin, Aritz Larrinaga. Lehena, rankineko buru bada, edozienk lortu dezake titulua. Beraz, Zerntraleko azken proba berebiziko garrantzia izango du eta hantxe izendatuko dugu aurtengo txapelduna. benetan hunkigarria!
Estu samar dabil baita dropknee-ko rankina. Oaringoan, Hariz Aizpurua donostiarrak irabazi zuen Zumaian. Hodi ikusgarria eta floater ederra jorratu zuen jarraian eta txapleketako puntuaketa bikainena lortu zuen maila honetan eta finalean. Dezima batzuengatik irabazi zuen Simon Murphy australiarra. 3. geratu zen Borja Gainzarain donostiarra eta 4. Alex Uranga zumaiatarra.