noticiasEHSF.rss http://twitter.com/EHSF_Surf http://www.facebook.com/pages/Euskal-Herriko-Surf-Federazioa/218028234949669
 

BERRIAK

1-1,5mko OLATUAK OPARITU DIZKIO MUNDAKAK, SAN MIGUEL EUSKAL ZIRKUITUKO ONENEI

19/12/2010
Halako eszenatoki ederra topatu dute 3 egunez, Sn Miguel Euskal Surf Zirkuituko 70 lehiakide onenak: neskak eta mutilak. Opari bikaina zirkuitua amaitu ondoren, behintzat gizonezkoa; titulua jokatu baitute neskek.

Lehenengo jardunaldian, kanporaketak hasi ziren eta azpimarratzekoa izan zen, besteen artean, Natxo Gonzálezek jorratutako papera. 15 urterekin, surf fresko eta berritzailea erakutsi zuen. Olatu onena lortzen zuen: 7 bat. "Mitikoak"ere aurrera egiten zuen: Julen Larrañaga eta Haritz Mendiluze donostiarrak, hala nola Aritxa Saratxaga getxotarra.

Aurreko edizioko txapelduna ere aurrera egiten zuen, Mick Klaunzer, bertoko surflaria.

Hotz ikaragarria izan zen larunbateko protagonista; izan ere, 0-5 gradu bitarteko tenperatura izan genuen. Pixka bat hobera egin zuen igandean, finalen eguna eta jende ugari hurbildu zen Mundakara.

Lore Eizagirre zarauztarra izan zen nesken artean hoberena; bere bigarren olatuan 8,5 bat lortzen zuelarik. Biatrtean motorrak berotzen ziharduten Maria Ortiz eta Garazi Sanchezek. Leticia Canales motelago hasten bazen ere, pixkanaka, Mariarengana hurbilduz joan zen puntuaketan. Baina orduan, Lorek izugarrizko re-entrya burutu zuen bere lehenengo postua indartuz.

Mutilen artean, sorpresa gutxi ikusi genituen azken laurdenetan. Izan ere faboritoak aurrera egiten zuten: Igor, Pablo Solar, Ander Mendiguren, Ederra, Txaber Trojaola, Asier Muniain. Laster, at geratu zen Igor Muniain, Ander Mendiguren eta Ander Ederrak aurrera egiten zuten bitartean. Erdi final polita jokatu zen txaber Trojaola bakiotarra eta Axi Muniainen artean. Azkenean zarauztarrak egin zuen finalera salto eta hasieratik menperatu zuen. Primeran erantzun zioten pablo Solarrek eta Imanol Yereguik baina ezin izan zuten zarauztarra gainditu. Olatuen aukeraketa berezibiko garrantzia izan zuen.
> Berriak
>>> Berriaren Zehaztasunak

ZERTXOBAIT GEHIAGO

Hilabete honetan publikaturiko gainontzeko berriak:

2010 © EHSF | Argitaratua Irontec

Pribatasunezko Politika | Erabilpeneko Zehaztapen eta Baldintzak