noticiasEHSF.rss http://twitter.com/EHSF_Surf http://www.facebook.com/pages/Euskal-Herriko-Surf-Federazioa/218028234949669
 

BERRIAK

ATZO OSPATU ZEN DONOSTIAN EHSF SURF FESTA

11/02/2011
EHSFk bart ospatu zuen urtero garatzen duen surf festa. Ehun bat lagun bildu ziren, Donostiako Zurriola Maritimoan.
17 sari banatu ziren; hauen artean, euskal surf eta bodyboard zirkuituetako txapeldunei ematen zaiena; bestetik, gauerarte sekretupean gorde ziren sari bereziak. Hauek, euskal surfaren alde lan aparta egiten duten pertsona eta entitatei ematen zaie; aurtenego sariak, hurrengokoek jaso zuten: KOPAS, EHSFko hornitzailea,EUSKALTEL, EHSFko babesle nagusia, "LA ARENA SALBA DEZAGUN" plataforma, hondartzaren alde egiten ari den lanagatik, eta azkenik, Joserra Martinez, "txerrita", bodyboard donostiarraren ibibidea goraipatu nahi izan genuen.

Sari banaketa osoan zehar, publikoa, iazko sasoialdia laburbiltzen duten argazkiak ikusteko aukera izan zuen. Gero, Julen Larrañagak aurkezleak agindu bezala, sasoialdia laburbiltzen zuten 3 bideo zoragarri ikusteko aukera izan genuen. Hauetan, Orrua eta Mundakako proba itzeletaz gozatu genuen, baita Euskal Herriko Surf Txapelketaz, pintxo batzuk banatzen genituen bitartean.

Eskerrik asko guztioi!

2010.eko TXAPELDUNAK, BART SARITUAK:

Ikastxiki surf zirkuitoa

Benjaminank Iker amatriain
Alebinak-Lander davila
Infantilak-Alex Iriondo
kadeteak-Mikel Zamakona
neskak sub 12-Ariane Otxoa
neskak sub 14-Candela Azurza.
neskak sub 16-Leticia Canales.

El Diario Vasco Bodyboard Zirkuitoa

open B (Alex odriozola).
sub -18(Ander Aginagalde)
sub - 16(Pablo Zabala)
DROPKNEEE(Alexander Castañeda)

Surf zirkuitoa

San miguel Euskal surf zirkuitoa 2010 ( Igor Muniain) mutilak
San miguel Euskal surf zirkuitoa 2010( Leticia Canales) neskak
> Berriak
>>> Berriaren Zehaztasunak

ZERTXOBAIT GEHIAGO

Hilabete honetan publikaturiko gainontzeko berriak:

2010 © EHSF | Argitaratua Irontec

Pribatasunezko Politika | Erabilpeneko Zehaztapen eta Baldintzak