ITSAS EKIMENAK
Zergatik antolatu zure Itsas Ekimen propioa ?
« Tokian-tokiko sensibilizazioa, mobilizazio globala »
Nola antolatu zure ekintza ?
Oso erraza !
Zure garbiketaren informazioa jaso web orrian.
Antolatzailearen gida deskargatu HYPERLINK "http://www.initiativesoceanes.org" http://www.initiativesoceanes.org web orrian. Urratsez urrats, zure ekintza ahalik eta hobekien antolatzen eta animatzen lagunduko dizu.
Ondoren, « garbiketa kit » bat jasoko duzu, zure ekintzan zehar lagunduko zaituena. Tresna logistiko, pedagokiko eta komunikaziozkoak biltzen ditu.
Zure ekitaldiaren laburpen bat eta argazkiak igo web orrira. Zure kontuaren bidez zure ekintzaren berri eman ahal izango duzu.
« Itsas Ekimenak » 2011-ko Martxoaren 24-tik 27-ra ospatuko dira. Garbiketa ekintza, garai horren ondoren erregistratu daiteke, nahiz eta gomendatzen dugun “Itsas Ekimen”-en garaian bideratzea, komunikabideek informazioa hobeto helaraz dezaten.
Harremanetarako (Europa, Espainia eta Euskadi kanpo) : Elodie LERICHE / HYPERLINK "mailto:infocleanup@surfrider.eu" infocleanup@surfrider.eu / +00(33) 05.59.01.61.53
Harremanetarako (Espainia, Euskadi): Aines Arizmendi / HYPERLINK "mailto:aarizmendi@surfrider.eu" aarizmendi@surfrider.eu / +00(34)688.684.618
Itsas Ekimenak, 16. edizioa
2011-ko Martxoak 24-tik 27-ra
Surfrider-en ekitaldi deigarri eta historikoa, Itsas Ekimenak Ingurumenaren aldeko mobilizazio ekitaldi Europear handiena da.
2010.urtean, 40 000 pertsonek parte hartu zuten 900 garbiketa ekintza baino gehiagotan. Ureko hondakinen kontrako borrokak axola al dizu?
Zure aldi, EKIN eta ANTOLATU ezazu ekintza bat zure etxetik hurbil !
Tokian-tokiko sensibilizazioa
Garbiketa denboran, parte hartzaileak gure hondartza eta urertzetan aurki daitezken ureko hondakinen kopuruaz konturatzen dira.
Banatutako material pedagogikoaren bidez ureko hondakinen arazoa sakondu daiteke eta gure esku dauden aterabideak ezagutu, hauek murrizteko.
les solutions que nous pouvons adopter pour les réduire.
Mobilizazio globala
Itsas Ekimenak antolatzean, mobilizazioa berrindartzen duzu. Mobilizazio horrek, komunikabideetan hedapen zabala izanik, instituzio nazional zein europearrek Surfrider Foundation Europe elkartearen aldarrikapenak kontutan har ditzaten ahalbideratzen du.