noticiasEHSF.rss http://twitter.com/EHSF_Surf http://www.facebook.com/pages/Euskal-Herriko-Surf-Federazioa/218028234949669
 

BERRIAK

2011 GAZTEKUTXA GIPUZKOAKO BODYBOARD TXAPELKETA

19/04/2011
GIPUZKOAKO BODYBOARD TXAPELKETAKO
Udara giroko eguraldi aparterekin ospatu zen asteburuan Zurriolako Hondartzan, aurtengo Gipuzkoako Bodyboard Txapelketa.
Olatuak egun osoan zehar metro bateko altuerakin oso egokiak izan ziren parte hartzaileak lehenengo txandetatik ikuskizuna eskeintzeko hondartzara gerturatu zen jende guztiarentzako.
Goizean lehen txandak marea bajuarekin izan ziren eta final erdiak eta finalak, itsasgorarekin izan ziren. Azken txandak arratsaldeko seirak aldera ospatu ziren itsagorarekin batera, urertzean lehertzen ziren olatu politekin eta parte hartzaileak publikoaren animoak entzuteko aukera zutelarik.
Aipatu beharra Joserra Martinez-en txapelketa ezin hobea, Openeko finala irabazi eta DropKnee kategorian hirugarren egin zuena eta nola ez Borja Gainzarain ere aldi berean bi final horietara iritsi zena, Open mailan bigarren geratuz.
Gaztetxoen artean, Jon Isasti izan zen Sub18-ko txapelduna, txapela Zarautzera eramanaz. Sub 16-ko txapelduna Unai Elustondo izan zen oso final txukuna eginez eta DK kategorian Julen de Diego Ondarrutarra izan zen garaile.
EMAITZAK
OPEN
1. Joserra Martinez
2. Borja Gainzarain
3. Lander Irazabalbeitia
4. Unai Insausti
DROPKNEE
1. Julen de Diego
2. Aritz Aizpurua
3. Joserra Martinez
4. Borja Gainzarain
SUB 18
1. Jon Isasti
2. Alex Odriozola
3. Xabier Urrestilla
4. Jonathan Oloniluyi
SUB 16
1. Unai Elustondo
2. Unai Granados
3. Hodei Garcia
4. Mitxel Gaztañaga
Apirilak 17, igandea / Domingo 17 de abril
Lekua / Lugar: Zurriolako Sagües gunean
Mailak / Categorías: OPEN, Dropknee, 18 Azpi, 16 Azpi
Programa: Harrera / Check in: 9:00
Antolatzailea: Gipuzkoako Surf Federazioa eta Gipuzkoako Foru Aldundia
Babeslea: GAZTEKUTXA
Laguntzaileak: El Diario Vasco, KIA Novocar, Pukas, Moor, Sancheski, Chapucetti, Hitza, Lasai
Groseko Indarra Surf Elkartea eta Donostiako Udala


OHARRA:
MAILA BAKOITZEKO LEHEN 4 SAILKATUAK EUSKAL HERRIKO SURF TXAPELKETARAKO GIPUZKOAKO SAILKATUAK IZANGO DIRA. SURF ETA BODY OPEN MAILAN LEHEN 6 SAILKATUAK.

Euskal Herriko Txapelketan Gipuzkoa, Bizkaia eta Lapurdiko sailkatuak lehiatuko dira

EUSKALTEL EUSKAL HERRIKO TXAPELKETA TXIKI: Abuztuak 28 Zarautz
EUSKALTEL EUSKAL HERRIKO TXAPELKETA HAUNDI: Irailak 10-11 Zarautz edo Bidart

> Berriak
>>> Berriaren Zehaztasunak

2010 © EHSF | Argitaratua Irontec

Pribatasunezko Politika | Erabilpeneko Zehaztapen eta Baldintzak